Natxo de Felipe
Aste honetan Natxo de Feliperen ibilbide pertsonal eta profesionala errepasatuko dugu Archivos Cruzados saioan. Bilboko Arriaga Antzokian berragertuko den egunaren bezperan, 11 urteko isilunearen ostean, euskal musikaren ahots ezagunenetako batek musikaren munduan izan duen eragina ezagutuko dugu. Hortarako haren bizitza, ibilbidea eta abestiak gure soinu-artxiboetan jasotako audioak berrezkuratuko dira.
Gotzon Garate
Gotzon Garateren profil humanoa eta profesionala ezagutzeko artxiboak gurutzatzen ditugu. Narrazioa 1934ko irailaren lehenean hasiko dugu, bere jaiotzaren egunean, bere lorpen esanguratsuenetan barrena ibiltzeko. Euskal filologiako unibertsitate-titulazioaren sortzailea Deustuko Unibertsitatean, euskal kulturaren ikertzaile eta zale amorratua eta euskarazko idazlea delako ibilbidea ezagutuko dugu bere ahotsaren bitartez.
Iñaki Perurena
Txaro Arteaga
Jose Angel Iribar
Menchu Gal
Pedro Miguel Etxenike
Martin Ugalde
Edurne Pasaban
Gotzon Garate
Iradokizunak
Archivos cruzados
Archivos Sonoros irratsaioak soinu bidaia bat egiten du pertsona ezagunen bizitzan zehar, bidean utzi dizkiguten elkarrizketak berreskuratuz. Elixabete Legardak grabazioak, elkarrizketak eta bestelako dokumentuak arakatu, hautatu eta testuinguruan jartzen ditu, eta, horiek gurutzatzean, protagonisten profil pertsonala eta profesionala gogoratzeko aukera ematen digu.
Boulevard entre rejas
Radio Euskadiko Boulevard saioaren atal berezia, Basauriko espetxetik. Presoen egunerokoa, zeldak, ekonomatoa... Barroteen bestaldean gertatzen dena ezagutu genuen espetxe honetatik 60 urtean lehenbizikoz egin zen irrati saioan.
Atal berezi honek gertutasuneko irratsaio onenaren Ondas saria jaso zuen 2022an.
Violencia de género: el agresor
José Antonio Varela kriminologoarekin honako hauek aztertu ditugu: genero-indarkeria, erasotzaileak bere bikotekidearen aurka indarkeria erabiltzeko alegatzen dituen arrazoiak, bikotekidearen profila, eta gizon bortitzek behin eta berriz erakartzen dituzten emakumeen kasuak.
45 años Parlamento Vasco
Eusko Legebiltzarraren 45. urteurreneko ospakizunaren harira, erakundearen lehen legealdiko ibilbidea bildu dugu bost ataleko podcastean. 80ko hamarkadaren hasieran dena aurrenekoz gertatzen zen garai latza bizi zen. Diktaduratik demokraziarako bidea egiten eta gure nortasuna, herri gisa, itxura hartzen hasi zen. Une zailean gertatu zen hori guztia. Indarkeria terrorista, demokraziari mehatxu egiten zioten ezpatak eta krisi ekonomiko larria zen testuingurua.