loading

Es viernes, y Bostekoa lo sabe

Bostekoa

Es viernes, y Bostekoa lo sabe

Ostiraletan, musikaz, proposamenez eta Ivan Allueren umorez eta talentuz betetzen da Bostekoa. Oskorri, Pantxoa eta Peio edo Tapia eta Leturiaren zintak entzunez ikasi zuen 'Txistuman' sonatuak instrumentu ezberdinak jotzen. Horrela sortu zitzaion folklorearekiko eta musika tradizionalarekiko grina. Natxo de Felipe eszenatokietara itzuli zenean, Oskorri desegin eta hamaika urtera, haren memoria musikala probatuko dugu. Gaztelugatxe, Ostatuko Neskatxaren Koplak edo Tirauki bezalako abestien doinuak erreproduzitzeko gai izango ote da?