loading

Nuevas ayudas del EVE para comprar coche, ayudas para cambiar instalaciones eléctricas antiguas, reseñas de internet, tejados y recomendamos lectura sobre moda sostenible

Consumidores

Nuevas ayudas del EVE para comprar coche, ayudas para cambiar instalaciones eléctricas antiguas, reseñas de internet, tejados y recomendamos lectura sobre moda sostenible

3.500 euro arte aurreztu ahal izango dugu auto berri bat erostean, EEE Energiaren Euskal Erakundeak abian jarri dituen laguntza berriekin. Xehetasun guztiak ematen dizkizugu, eta instalazio elektriko zaharrak aldatzeko finantzaketa-programa bati buruz ere jardun gara, 70eko hamarkadan jarri zirenak eta oraindik ere Euskadiko etxebizitza askotan daudenak. Orain, zuetako asko opor egun batzuez gozatzen ari zaretenez, interneten aurkitzen ditugun aipamenez aritu gara. Ziur aski, beste pertsona batzuen iritziak kontsultatu dituzu hotela, jatetxea, jarduerak... aukeratzeko. Azalduko dugu zergatik den garrantzitsua aipamenak egitea eta nola antzeman faltsuak. Gure etxean barrena egiten dugun ibilbidean teilatuan jartzen dugu arreta gaur, eta liburuaren egunari begira, irakurketak gomendatzen dizkiegu moda iraunkorrari buruz gehiago ikasteko.