Al polígono de Miñano en bici
Santos Minguez eta Ignacio Lorente bizikletaz joaten dira Miñaora lanera, eta argi dute, arropa egokiarekin, denbora ez dela oztopo.
Santosek egunean 18 kilometro inguru egiten ditu, Zaramagatik joan-etorrian. 25 minutu behar ditu atez ate: autoan bezala. Ignaziok egunean 28 kilometro egiten ditu pedalei eraginez. Santosen kalkuluen arabera, 50 zentimo inguru gastatzen ditu elektrizitatean, bizikleta elektrikoarekin hilean ia 400 kilometro egiteko. Araka eta parke teknologikoa lotzen dituen 3,3 kilometroko zatia inauguratu zuen Aldundiak apirilean.