Raphael: "Lo mejor es el idilio que tengo con el público"
Raphael Gasteizen izango da hamar urte geroago. Linaresen jaoiotako diboa larunbat honetan itzuliko da Buesa Arenara, "Raphaelísimo" ikuskizunarekin. Ikuskizun horrek "Yo soy aquel", "Mi gran noche" eta "Escándalo" bezalako ikono bihurtu zuten ereserkiak biltzen ditu, bere azken albumeko abestiekin batera: "Ayer... aún", chanson frantsesari eta Edith Piaf edo Charles Aznavourri egindako omenaldia. Radio Vitoria Gaur saioan, Arabako publikoarekin duen hitzordutik egun batzuetara, bere bizitzaz eta proiektuez hitz egin dugu berarekin.

