loading

2. "Conquis saiora kapitain joan nahiko nuke"

Salda badugu

2. "Conquis saiora kapitain joan nahiko nuke"

Txikitatik “Conquis” saiora joatearekin amesten zuen, eta lau urtez castina egin ondoren, parte-hartzaile izatera iritsi zen. “Supervivientes” saioan lehiatzeko aukera ere izan du, baina aitortu du, gidoilariek eskatutako eztabaidak eragitea kostatzen zitzaiola. Aratz Lakuntzak amesten jarraitzen du: ”Conquis” saiora kapitain joan nahiko luke, eta gimnasio bat ere ireki nahi du. Oinak lurrean, helburu horiek ditu jomugan.