loading

3. “Inork ez du zapuztuko Telmoren eta nire momentua Ura Bere Bideanen”

Salda badugu

3. “Inork ez du zapuztuko Telmoren eta nire momentua Ura Bere Bideanen”

Bizitzak emandako opari gisa onartu du Ura Bere Bidean proiektuan parte hartzeko eskaintza. Betizun partaide gehiago ere bazirela aipatzen duten txutxumutxuei iskin eginez, “Lokaleko Lehiotik” abesten gozatu nahi du Telmorekin batera. Amatasuna, Kala Naiz proiektua, Enraizadas… hizpide izan ditu podcastean. Animalia bat balitz, txoria izango litzateke Zuriñe Hidalgo. Mila ideia buruan, horiek gauzatzeko gogoz… Psikologoak esan zion: hegan egizu, baina oinak lurrean dituzula.