loading

62. Datu zentroak, energia eta ura xurgatzen duten erraldoiak

Uhin Ultramoreak

62. Datu zentroak, energia eta ura xurgatzen duten erraldoiak

Adimen artifizialak datu-zentroak ugaritzea ekarri du. Datuak hodeian daudela esaten den arren, eta guk geuk ere horrela irudikatu, lurrean daude; makinaz eta kablez osatutako datu-zentro handietan. Munduan 10.000tik gora daude, eta sekulako abiadan ari dira ugaritzen. Adimen artifizial sortzailearen eztandak zerikusi zuzena du horretan, konputazio-ahalmen erraldoia behar baitu. Ondorioak ikusten ere hasi gara dagoeneko: akuifero batzuk agortu dira, zarata eta kutsadura handia sortzen dute, eta arrakala-soziala areagotzen. Bi aukera daude: etsipena eta fatalismoan murgildu, edo kritikoa izan. Adimen artifiziala benetan zertarako behar dugun planteatu, eta datu-base erraldoien alternatibak bilatu. “Uhin ultramoreak” erabilita bigarren aukerari heldu diogu atal honetan.