69. Jantzigintzaren lorratza
Gero eta gehiago dira modaren industriak sortzen duen ingurumen-inpaktuaz kezkatzen direnak. Inpaktu hori arintzeko asmoz, batzuek bigarren eskuko arroparen alde egiten dute, eta horren inguruan ere sare bat sortu da, ustez merkatu globala baino etikoagoa eta jasangarriagoa. Industriak ere bilatu eta aurkitu ditu irtenbideak, jantzigintzak sortzen duen kutsadura txikitzeko. Baina zenbateraino dira eraginkorrak kontsumitzaileen eta industriaren erantzun horiek?
Horretaz gain, beste hainbat konturi buruz ere aritu dira, zorrotz eta umorez. Adibidez, kilkerretan, zeinek egiten du kir-kir, arrak ala emeak? Eta ipurtargietan, zeinek egiten du argia?
68. Frankenstein, Barbie eta kriptobroak
Garai bakoitzak du bere Frankenstein doktorea, eta 2018an He Jiankui genetikariari eman zioten izen hori, hark ingeniaritza genetiko bidez eraldatu zituen bi haur jaio zirenean. Enbrioien eraldaketa genetikoa debekatuta dagoenez, kartzelan sartu zuten. Ateratakoan teknika genetiko horiek bultzatzen duen enpresari batekin ezkondu zen: Cathy Tie edo Biotech Barbie. Handik gutxira banandu ziren, baina helburuetako bat bete zuten: inbertsioak erakartzea. Zertarako, eta diseinuzko haurrak sortzeko teknologia garatzeko. Eta norentzat, kriptobro edo tekno-jauntxoentzat. Hauen helburua, beren neurriko seme-alabak sortzea da, artifizialki.
"Uhin ultramoreak" podcastaren atal honetan, beraz, Frankenstein, Barbie eta neurrira diseinatutako haurrak aipatu ditugu.
Bestalde, egia ote da mugikorra busti bazaizu onena arrozetan jartzea dela?
67. Udako bisitari gogaikarriak
2026ko udan hondartzan izan bazara, ohartuko zinen ohiz kanpoko bisitari ugari izan direla. Itsasoak ekarri ditu, eta ur ertzera iritsitakoan ikusi ditugu. Ikusi… edo pairatu. Eta ez. Ez gara surflariez edo turistez ari, noski. Karabelak, salpak, marmokak eta algak dira. Lehen noizbehinka etortzen zirenak eta orain ohikoak bilakatzen ari direnak. Zergatik iritsi diren, geratzeko etorri ote diren, nolakoak diren eta zer eragin duten azaldu dugu “Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan.
Bestalde, bazenekien eltxoen ziztada jasotzeko arriskua %44 handiagoa dela garagardoa edanez gero; %35 handiagoa kanabisa errez gero; eta %46 handiagoa lo konpainian eginez gero?
66. Eguzki-eklipseak jota
2026ko abuztuaren 12ko eguzki-eklipseaz dena esana dagoela uste dutenen kontra, eklipsea ikusi nahi izan ez zutenen kontra, eta hari, ostean gertatu diren, lurrikara, ekaitz edo izurriteak egotzi dizkiotenen kontra, zientzialariek badute zer aztertua: eguzkiaren koroa, eremu magnetikoa edo animalien portaera. Areago 2027an, Iberiar Penintsularen hegoaldean berriz egongo denean aukera eguzki-eklipse osoa ikusi eta ikertzeko.
“Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan eklipseaz gain giltzurrunak aipatu ditugu. Badakizu hiru giltzurrun edo gehiago dituzten pertsonak daudela?
65. Ekologismoaren ama, misoginiaren jomuga
Rachel Carsonen biografia normal hasten da. Estatu Batuetan jaio zen, (Pensilvania, 1907-1964) landa-eremuan, eta familian bazituzten abereak eta ingurune natural aberatsa. Zoologia eta genetika ikasketak egin zituen eta idazle trebea zen. Ozeanoari buruz idatzi zituen liburuek arrakasta handia izan zuten. Baina, batez ere, pestiziden kalteez ohartarazteko idatzi zuen liburuarekin lortu zuen oihartzuna: "Udaberri isila". Aurreko liburuekin alderatuta, honek salaketa argia egiten zuen, eta kontzientzia ekologista sendotzea eta araudiak zorroztea ekarri zuen. Nekazaritza industriala bultzatzen zuten jauntxoen haserrea ere piztu zuen. Hau esan zuten hari buruz, publikoki: “Emakume hain polita izanik, ezkongabe badago, seinale komunista dela”
64. Hitz batean: klitoriaz
Klitoria emeen sexu organo bat da, ugaztunetan, ostruketan eta beste zenbait animaliatan agertzen dena. Zutikorra da, eta plazererako atal zinez garrantzitsua: hura kitzikatzea da orgasmora heltzeko bide zuzenetako bat. Gizakietan, aluaren gainaldean eta alboetan dago; ia dena beste egitura batzuen azpian ezkutatuta. Agerian dagoen zatiak botoi-itxura du, eta aluaren gainean kokatuta dago.
Zer da klitoria? Zientziak gutxi eta berandu ikertu duen gaia da. Klitoriari buruz ikerketek zer erakusten duten eta orain arte zer ezkutatu duten “Uhin ultramoreak” podcastaren 64. atalaren aztergaia.
63. Homeopatiaz, argi eta garbi
Espainiako Sendagaien Agentziak berretsi du homeopatia ez dela eraginkorra, ez daukala inolako oinarri zientifikorik. Duela gutxi kaleratu du homeopatiaren eraginkortasunari eta segurtasunari buruzko txostena, eta bi ondorio hauek azpimarratu ditu: produktu homeopatikoak ez dira plazeboa baino eraginkorragoak eta kalteak ere sor ditzakete. Eragin larria sortu dezake, zientifikoki eraginkorrak direla frogatuta daukaten terapiak baztertu eta haien ordez produktu homeopatikoak hartzea.
Homeopatiaren printzipioak ere aztertu dituzte txostenean eta Europako beste herrialde batzuetako egoera ere azaldu dute. “Uhin ultramoreak” podcastaren 63. atalean, txostena sakon aztertu dugu, azpimarragarriena azaltzeko.
62. Datu zentroak, energia eta ura xurgatzen duten erraldoiak
Adimen artifizialak datu-zentroak ugaritzea ekarri du. Datuak hodeian daudela esaten den arren, eta guk geuk ere horrela irudikatu, lurrean daude; makinaz eta kablez osatutako datu-zentro handietan. Munduan 10.000tik gora daude, eta sekulako abiadan ari dira ugaritzen. Adimen artifizial sortzailearen eztandak zerikusi zuzena du horretan, konputazio-ahalmen erraldoia behar baitu.
Ondorioak ikusten ere hasi gara dagoeneko: akuifero batzuk agortu dira, zarata eta kutsadura handia sortzen dute, eta arrakala-soziala areagotzen. Bi aukera daude: etsipena eta fatalismoan murgildu, edo kritikoa izan. Adimen artifiziala benetan zertarako behar dugun planteatu, eta datu-base erraldoien alternatibak bilatu. “Uhin ultramoreak” erabilita bigarren aukerari heldu diogu atal honetan.
61. Emakumetasunaren test genetikoa
Olinpiar Batzordeak berriz erabaki du emakumeei azterketak egitea goi mailako lehian parte hartu dezaketela frogatzeko. Aurrez, azterketa ginekologikoak egiten zizkieten eta aurrera begira test genetikoak egingo dira “errespetuzko” tratuaren izenean eta “intimitatea” urratu gabe.
Zehazki, Y kromosoman, eta soilik kromosoma horretan dagoen gene bat ote daukaten begiratuko dute emakumeen kategorian lehiatu nahi duten kirolarietan. Izan ere, biologikoki emakumeak XX eta gizonak XY direla erakutsi digute. Hortaz, kirolariari egingo zaion azterketan Y kromosoman bakarrik dagoen gene hori antzematen bada, pertsona hori biologikoki gizontzat hartzen da. “Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan tesi hori zalantzan jarri dugu. Zientifikoki ez du zentzurik test genetiko soil batean oinarrituta nor den emakumea eta nor ez bereiztea
Bestalde, nolako izotza da hobea edariak hozteko: trinkoa ala zuloduna?
60. Espazioaren konkista
Artemis2 misioa arrakasta osoz bukatu da bere helburu guztiak beteta. Irudi ederrak utzi ditu bidean eta une hunkigarriren bat edo beste. Hala ere, dena ez da izan biba eta txaloa. Misioak kritikak ere izan ditu, bereziki erabilera politikoarengatik. Izatez, Espazioko misioetan klasikoa izaten da, eta 2026an ere argi ikusi da, helburu zientifiko-teknologikoen gainetik zeudela Estatu Batuak ondo posizionatzea Txinarekiko lehian eta espazioaren konkista zilegiztatzea. Berdin, Lur planetan dauzkaten beste misio batzuk estaltzea. Disimulurik gabe aztertzen da gaia “Uhin ultramoreak” podcastean.
"Egunero ikasten da zerbait" sailean pomeloek botika batzuekin interakzionatzen dutela arrazoitzen da 60. atalean.
59. Berriztagarriak bai, mesedez
Energiaren erabilera klima-larrialdiaren eragile nagusia da. Horregatik, eragilea bera aldatuta, aldaketa handia egin daiteke klimaren bilakaeran. Helburu hori du energia trantsizioak: erregai fosilak energia berriztagarriekin ordezkatzea. Argi dago hori ez dela nahikoa klima leheneratzeko, eta ezinbestekoa dela desazkundea ere, hau da, kontsumoa ahalik eta gehien murriztea. Baina berriztagarriak aldaketa handia eragiten ari dira. Energia-iturri berriztagarrien onurak eta erronkak dira “Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetako muina.
Egia ala gezurra da intxaurra dela fruitu lehorrik onena garunaren funtzionamendurako? Hori ere argitu dugu.
58. Kirola, hilekoa eta sexua
Ariketa fisikoa gorputzaren osasuna eta ongizatea hobetzen eta mantentzen duen edozein jarduera fisikoa da. Kirola, berriz, araututa dago, planifikatuta, eta helburu eta egiteko modu zehatzak ditu. Goi-mailako kirolariek, besteok ez ditugun presio eta eskakizunak izaten dituzte, eta, horrek kezkak sortzen ditu batzuetan. Adibidez, emakume batzuek hilekoa galtzen dute, edo atzerapenak dituzte eta jarioa asko gutxitzen zaie. Hilekoaren zikloa errespetatzeko eta kirolarien osasuna zaintzeko, ezinbestekoa da menstruazioa kontuan izatea kirol-planifikazioan. Bestetik, zabalduta dago lehiatu aurretik sexua praktikatzeak errendimendua jaitsi egiten dela. Zientziak, ordea, ez du horren garbi.
“Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan, lehen idazketa-sistemak aipatu ditugu. Pertsonak ia 40.000 urte abiatu zuten transmisio sistema modu hau.
57. Zientziaren B aldea
Zientzia-sistemak bere irizpideak, arauak eta mekanismoak ditu, gizarteratzen dituen emaitzak zuzenak direla ziurtatzeko. Baina gizakiok egindako beste edozein sistemak bezala, hutsuneak, akatsak eta alborapenak ditu, baita iruzur egiteko arriskua ere. Horren adibide dibertigarri eta esanguratsua zehazten da “Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan. Argitalpen zientifikoen jokabide iruzurtia agerian geratu baita, txantxetako artikulu baten bidez.
Bestalde, egia ala gezurra da salda beroa hartzea eraginkorra dela gripea eta halako gaitzak sendatzeko?
56. Zer jan, hura izateko
Zer jan, noiz, zenbat, norekin, zer den beharrezko, zer kapritxo eta zer debeku, ez du fisiologiak bakarrik erabakitzen, baizik eta kulturak, batez ere. Eta gure kultura genero-bereizketan oinarrituta dagoenez, jateko kontuetan ere islatzen da.
Adibidez: bi lagun daude, jatetxe bateko mahai batean; bata emakumea eta bestea gizona. Zerbitzariak txuleta eta entsalada daramatza mahaira, plater banatan. Zeinentzat da txuleta, eta zeinentzat entsalada? Ba horri buruz badaude azterketa zientifikoak. Ondorio nagusiak azaldu ditugu “Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan!
55. Adimen Artifizalaren sexismoa
“Uhin ultramoreak” podcastaren laugarren denboraldia abiatzeko, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna aukeratu dugu eta zuzeneko atala izan da jendaurrean Donostiako Aquariumeko Areto Nagusian.
Adimen Artifiziala eta generoa izan da hizpide nagusia. Izan ere, AAko sistemak hedapen izugarria izan dute azken urteotan, baina hedapen hori ez da izan berdina denean: ikerketen arabera, neskek mutilak baino gutxiago erabiltzen dituzte AA bidezko tresnak. Garapenean ere, askoz gutxiago dira arlo horretan ari diren emakumeak, gizonak baino. Eta emaitzetan nabarmena da genero-alborapena. Genero-arrakala agerian jartzeaz gain, arazoa nola konpondu ere aztertu da atalean zehar.
Laugarren denboraldian ere ohiko azpi sailak jorratuko dira atalez-atal.
68. Frankenstein, Barbie eta kriptobroak
67. Udako bisitari gogaikarriak
66. Eguzki-eklipseak jota
65. Ekologismoaren ama, misoginiaren jomuga
64. Hitz batean: klitoriaz
63. Homeopatiaz, argi eta garbi
62. Datu zentroak, energia eta ura xurgatzen duten erraldoiak
61. Emakumetasunaren test genetikoa
60. Espazioaren konkista
59. Berriztagarriak bai, mesedez
58. Kirola, hilekoa eta sexua
57. Zientziaren B aldea
56. Zer jan, hura izateko
55. Adimen Artifizalaren sexismoa
Iradokizunak
Uhin Ultramoreak
Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da. Maiz, zientziaren arloan ezkutuan geratu den emakumearen ikuspegiari arreta berezia jarri nahi diote Elhuyarreko bi dibulgatzaileek.
Uhin Ultramoreak
Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da. Maiz, zientziaren arloan ezkutuan geratu den emakumearen ikuspegiari arreta berezia jarri nahi diote Elhuyarreko bi dibulgatzaileek.
EHU - Ekinean
"EHU-Ekinean" podcastean ikerlariak jartzen dira erdigunean. Zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki eta historikoki baztertu izan diren emakumezkoak batez ere. Baita ikerketa bereziak egiten dituztelako albiste gune ez diren ikerlariak ere. EHUk eta Elhuyarren arteko elkar-lana.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” bideopodcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Fakultatearekin elkarlanean egina.
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” podcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Sailarekin elkarlanean egina.
Jokutopia
“Jokutopia”, Xabier Lizasok gidatzen duen bideojokoei buruzko podcasta da. Bideojokoen inguruko azken nobedadeak eta gaiaren inguruko elkarrizketa eta erreportajeak biltzen ditu astez aste modu arin eta aldi berean sakonean. Bideojokoak aisia bakarrik ez direlako eta munduarekin lotura duten gaiak jorratzen dituztelako.


