loading

Hitzerraz

Hitzerraz

Euskara ikasten ari zara edo dakizuna hobetu nahi duzu? Hitzerraz zuretzat da! Izaro Arruti eta Dylan Inglis eskoziar euskaldun berriak eguneroko bizitzako gaiei buruz hitz egiten dute, modu natural, hurbil eta entretenigarrian. Elkarrizketa labur eta arinen bidez, euskara entzuteko, esamolde berriak ezagutzeko eta hizkuntzan konfiantza hartzeko aukera izango duzu, ia konturatu gabe. Euskara ikasten ari bazara edo dakizuna hobetu nahi baduzu, gozatu Hitzerraz podcastarekin, zure erritmoan eta nahi duzun lekuan.