Karmele soinu-banda
1937. Karmele eta haren familia Frantzian erbesteratu dira, gerraren ondorioz etxetik kanporatuak izan ondoren. Han, Karmelek erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jaso du, dantza, eta musika, ikuskizunen bitartez gerraren kontra borrokatzeko. Bertan, Txomin ezagutu du, tronpeta-jole profesionala, eta harekin maitemindu da. Denboraldi batean Venezuelan bizi ondoren, bikotea etxera bueltatu da, kendu zieten guztia berreskuratzeko esperantzarekin.
Asier Altuna Izak zuzendutako "Karmele" filma Txintxua Filmsek ekoitzi du 2025ean. Aitor Etxebarria musikariak sortu du filmaren soinu-banda eta GUAUn osorik entzun dezakezu.
