loading

1. Zorriekin bueltatu gara

Benetan zabiz?

1. Zorriekin bueltatu gara

Heldu da “Benetan zabiz?” podcastaren zazpigarren denboraldia! Zimurrik gabe eta inoiz baino “umeago”, gainera. Aitziber eta Malen zorriekin itzuli dira. Uda lasaiaren ostean, anekdotak kontatzeko gogotsu daude: uda “emozionalegia” eta ingurukoen errealitate desberdinak izan dituzte hizpide. Hilabeteotako polemikak ere komentatu dituzte: emakumeak gorroto dituen El Correo egunkariko kazetariaz, eta Betizu taldearen ika-mikaz, San Ferminetako gaupasaz, hemendik aurrera jasango ez dituzten gauzez. Kontu horiez guztiez jardun dute atalean zehar. Gainera, kolaboratzaile izarra ez da bakarrik etorri: Maria Blancok eta bere zorriek tarte barregarria eskaini digute. Bestalde, denboraldiko berritasunak azaldu dituzte: aurpegi berriak kolaboratzen? Arrosaliri agur esan ote diote? Potenteak izango al dira aurtengo gonbidatuak? Denaren berri jakiteko, ez galdu “Benetan zabiz?” podcastaren zazpigarren denboraldiko lehen atala!