loading

2. Julian Iantzi, bost urte bere atzetik

Benetan zabiz?

2. Julian Iantzi, bost urte bere atzetik

Bost urte bere atzetik eta azkenean, manipulatzaile deitu bazituen ere, denboraldia irekitzeko proposamena onartu du! Julian Iantzik polemikari errespetu handia dio, eta gai horrekin zabaldu dute “Benetan zabiz?” podcastaren atala. Nola ez, ETBko “El Conquistador del Fin Del Mundo” saioaz eta bere parte hartzeaz ere aritu dira. Zein da saio ezagunetik Iantzi gehien hunkitu duen unea? Telebistako pantailatik haratago ezagutu nahi izan dute: Zer egiten du egunerokotasunean? Nolako sofa du? Aurkezle lanez gain, zer beste lan izan ditu? Suhiltzailea izan da? Eta tabernaria? Kirol asko egiten du? Egia eta gezurren poligrafo ezagunari aurre egin behar izan dio! Egia esango ote du? Ez galdu atala!