loading

4. Luma Otaño, harremanetako “peluxea”

Benetan zabiz?

4. Luma Otaño, harremanetako “peluxea”

Denboraldiko lehen eduki sortzaile gonbidatua “Benetan zabiz?” podcastean: Luma Otaño! Tolosako eduki sortzaileak ez du lan bakarra egiten; haurreskola batean haur hezitzailea ere bada, eta aitortu digu, mahai-jokoak oso gogoko dituela. Mugikorraren gehiegizko erabilera, kuadrillismoa, sare sozialak, norbere bizitza partekatzea, oversharing-a eta postureoa izan dira, besteak beste, ataleko gai nagusiak. Kolaboratzaile berrietako bat ere hurbildu da gainera! Jon Gotzon Aldaparena “tardeo”az eta gazteek alkoholik ez edateko joera berriaz aritu da. Bai eta bikote harremanetako “peluxea” izateaz ere. Benetan Zabiz galdu egingo duzula?