El pescado, un aliado para una alimentación saludable y equilibrada
Arraina dieta mediterraneoaren elikagairik osatuenetako bat da. Gabriela Uriartek eta Sergio Ortiz de Zárate sukaldariak haren nutrizio-propietateak, kontsumoa eta sukaldean aprobetxatzeko moduak izango dituzte hizpide. Uriartek nabarmendu du kalitate handiko proteinak, omega-3 gantz-azidoak, D bitamina eta B taldeko bitaminak ematen dituela; horiek guztiak funtsezkoak dira osasun kardiobaskularrerako eta garapen kognitiborako. Astean hiruzpalau arrain-errazio kontsumitzea gomendatzen du, arrain zuria eta urdina txandakatuz. Era berean, lekaleak alternatiba egokia direla gogorarazten du, elikadura orekatua eta familiaren aurrekontua zaintzeko. Merkurioari eta anisakisi buruzko ohiko zalantzak ere argitzen ditu. Bestalde, Ortiz de Zárate sukaldariak arrainaren atal guztiak aprobetxatzearen alde egiten du, eta sasoiko produktuaren arabera sukaldatzearen garrantzia aldarrikatzen du.