3. Antsietatea, berriro hemen?
Jada badakigu antsietatea zer den. Noiz sentitzen dugun, zergatik eta ez, ez dela normala. Hala ere zer egin dezakegu antsietatea sentitzen dugunean? Nola egin aurre antsietateari? Nola bizi dezakegu? Badago jarraibiderik? Formularik?
Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez eta Ane Zuazubiskarrek "Ez hain ondo" podcastaren bigarren denboraldiko hirugarren atal honetan.
"Ez hain ondo" emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da.
6. Lotsa sentitzeaz lotsatuta?
Musugorrituta, begirada mantendu ezinda eta hitzak mihian trabatzen zaizkigula egoten gara gutako asko lotsa sentitzen dugunean. Norberak bere lotsak ditu, baina badira lotsa komunago batzuk, onartutako lotsak.
Zer da lotsa? Zergatik sentitzen dugu eta zertarako balio du? Zer egin dezakegu lotsa sentiarazten diguten egoeren aurrean? Lotsa galdu daiteke? Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez eta Ane Zuazubiskarrek "Ez hain ondo" podcastaren bigarren denboraldiko azken atalean.
"Ez hain ondo" emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da.
5. Zaindu gintuena zaintzen
Haur bat tarteko dagoenean, beti dago erreferentziazko pertsona helduren bat inguruan. Heltzen goazen heinean erreferentziazko pertsona heldu horrekin dugun harremana aldatzen doa. Zaintzen gaituena zaintzen amaitzen dugu.
Prest gaude zaindu gaituena zaintzeko? Ondo egingo al dugu? Zaindu nautenekin zorretan sentizen naiz, zer egin dezaket hori ez sentitzeko? Zer egin dezaket zaintza lanak egin bitartean harreman osasuntsuak mantentzeko? Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez eta Ane Zuazubiskarrek atal honetarako.
"Ez hain ondo" emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da.
4. Doluak eta galerak
Dolua ez da heriotzaren aurrean bakarrik agertzen. Heriotzarekin lotzen dugu, baina beste hamaika arrazoirengatik ere hasten zaizkigu dolu prozesuak. Maiz, ez dakigu dolu prozesu batean gaudenik ere, eta bertan gaude, sentitzen eta bizitzen ari garena ondo ulertu ezinik, ahal bezala, ahal duguna egiten.
Zer da dolua? Zergatik sentitzen dugu eta zein egoeratan? Badago dolua bizitzeko modu egokirik? Zer egin bere aurrean? Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez eta Ane Zuazubiskarrek atal honetan.
"Ez hain ondo" emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da.
2. Antsietatea
Batzuetan erraz identifikatzen badugu ere, beste batzuetan kostata jakiten dugu zer den egiazki sentitzen eta bizitzen ari garena. Hala ere, gutako askoren egunerokoa da. Bai, asmatu duzu: antsietatea.
Zergatik sentitzen dugu antsietatea? Estresak eta antsietateak zein lotura dute? Normala da? Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez eta Ane Zuazubiskarrek "Ez hain ondo" podcastaren atal honetan.
"Ez hain ondo" emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da.
1. Orain ez, gero
Zuk ere ez dakizu oso ondo zergatik, baina gauza batzuk gerorako uztea ohitura bihurtu duzu. Batzuetan lan nekezak dira, beste batzuetan, berriz, segituan egin ditzakezunak; baina, hala ere, gerorako utzi dituzu, eta uztearen-uzteaz bukatu zaizu eguna. Gaur ere ez diezu egiteke zenituen horiei heldu. Gaur ere behar baino gehiago prokrastinatu duzu.
Zergatik egiten dugu? Zein ondorio ditu? Eta nola atera gaitezke prokrastinazioaren gurpil zorotik? Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez eta Ane Zuazubiskarrek "Ez hain ondo" podcastaren bigarren denboraldiko lehen atalean.
"Ez hain ondo" emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da.
6. Lotsa sentitzeaz lotsatuta?
5. Zaindu gintuena zaintzen
4. Doluak eta galerak
2. Antsietatea
1. Orain ez, gero
Iradokizunak
Ez hain ondo
"Ez hain ondo" emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da. Irati Perez psikologoak gure emozioen gora-beherak arakatzen ditu Ane Zuazubiskar kazetariaren galderetatik abiatuta. Nola zaude? Erantzunak "ondo" baino erantzun luzeagoa eskatzen duenerako eta ezinegonak baretzeko eta gure burua gurpil horretatik ateratzeko.
Zulora
Etxabeak, lonjak, lokalak, txokoak, bajerak, sotoak. Zuloak, finean. Horrelako tokietan biltzen gara egunero Euskal Herriko gazte asko. Bertan aurkitzen dugu espazioa gure kideekin egon eta gure kezkez, ezinez, pozez eta arazoez hitz egiteko.
Ane Zuazubiskar da zulo horietan sortzen denaren inguruko solasaldien gidari.

Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Agertokiak
“Agertokiak”, gazteen gogoetak biltzeko elkargunea da. Gazteek, beren eskarmentutik, inguratzen dituzten eguneroko gai eta emozioak plazaratzeko gunea. Xabier Madariaga kazetariak bideratzen du solasaldia, gazte arruntek, gazteen gaien inguruan dituzten ikuspuntu eta gogoetak podcast ataletan banatzeko.
Benetan zabiz?
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako asmoz sortua. Astez-aste gonbidatu ezberdin batekin solasten dira, aho bizarrik gabe.
Oihane Alonsoren esku dago produkzioa eta edizio lana. ON TIMEk egiten du ekoizpena.
Arrastoan
Arrastoan audio esperientzia bat da; oinez, edo etxeko sofatik bizi daitekeena. Hirian barrena egiteko ibilbide zehatz bat proposatzen du atal bakoitzak, hasiera eta amaiera jakin batekin. Errealitatea eta fikzioa nahasten diren geruza narratibo honi esker, sekula ikusi eta entzun ez ditugun bezala biziko ditugu lekuok. Hiriekin daukagun harremana berrinterpretatu, eta soinuak daukan indarra agerian uzten du "Arrastoan" podcastak.
Salda badugu
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.
Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” bideopodcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei burufamaz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.