loading

4. Doluak eta galerak

Ez hain ondo

4. Doluak eta galerak

Dolua ez da heriotzaren aurrean bakarrik agertzen. Heriotzarekin lotzen dugu, baina beste hamaika arrazoirengatik ere hasten zaizkigu dolu prozesuak. Maiz, ez dakigu dolu prozesu batean gaudenik ere, eta bertan gaude, sentitzen eta bizitzen ari garena ondo ulertu ezinik, ahal bezala, ahal duguna egiten. Zer da dolua? Zergatik sentitzen dugu eta zein egoeratan? Badago dolua bizitzeko modu egokirik? Zer egin bere aurrean? Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez eta Ane Zuazubiskarrek atal honetan. "Ez hain ondo" emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da.