loading

6. Lotsa sentitzeaz lotsatuta?

Ez hain ondo

6. Lotsa sentitzeaz lotsatuta?

Musugorrituta, begirada mantendu ezinda eta hitzak mihian trabatzen zaizkigula egoten gara gutako asko lotsa sentitzen dugunean. Norberak bere lotsak ditu, baina badira lotsa komunago batzuk, onartutako lotsak. Zer da lotsa? Zergatik sentitzen dugu eta zertarako balio du? Zer egin dezakegu lotsa sentiarazten diguten egoeren aurrean? Lotsa galdu daiteke? Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez eta Ane Zuazubiskarrek "Ez hain ondo" podcastaren bigarren denboraldiko azken atalean. "Ez hain ondo" emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da.