0. Teaserra: Hitzerraz, euskara hobetzen lagunduko dizun podcasta
Azaroaren 25etik aurrera “Hitzerraz” bideopodcasta eskainiko dizu GUAU plataformak. Euskara hobetzen lagunduko dizun podcasta da. Eguneroko bizitzari lotutako gaiak modu hurbil, argi, eta entretenigarrian eskaintzen dizun elkarrizketa naturala. Formatu laburreko elkarrizketa bidez euskaraz hitz egiteko konfiantza hartzen laguntzea da helburua.
Izaro Arruti eta Dylan Inglis eskoziarra dira “Hitzerraz” podcasteko protagonistak.
1. Aspaldiko!
Dylan kalean agurtu dute eta horrek eman die hizpidea Izaro eta biei “Hitzerraz” bideopodcasta abiatzen duen atalerako. Kalean jendea nola agurtu behar den, urruti badago zer jokabide izan, zein ote diren hitz eta esapide egokienak… bai eta, norbaiti kasurik egin nahi ez badiogu, ez ikusiarena nola egin. Euskaldunak agurtzerakoan hotzak ote garen ere bai.
Hitzak-esapideak: Agurtu, Topo egin, Ez ikusiarena egin, Aitzakia bat jarri
1. Aspaldiko!
Iradokizunak
Hitzerraz
Euskara ikasten ari zara edo dakizuna hobetu nahi duzu? HitzErraz zuretzat da! Izaro Arruti eta Dylan Inglis eskoziar euskaldun berriak eguneroko bizitzako gaiei buruz hitz egiten dute, modu natural, hurbil eta entretenigarrian.
Elkarrizketa labur eta arinen bidez, euskara entzuteko, esamolde berriak ezagutzeko eta hizkuntzan konfiantza hartzeko aukera izango duzu, ia konturatu gabe.
Euskara ikasten ari bazara edo dakizuna hobetu nahi baduzu, gozatu Hitzerraz bideopodcastarekin, zure erritmoan eta nahi duzun lekuan.
A2-B1 mailetara egokitua.
Hitzerraz
Euskara ikasten ari zara edo dakizuna hobetu nahi duzu? Hitzerraz zuretzat da! Izaro Arruti eta Dylan Inglis eskoziar euskaldun berriak eguneroko bizitzako gaiei buruz hitz egiten dute, modu natural, hurbil eta entretenigarrian.
Elkarrizketa labur eta arinen bidez, euskara entzuteko, esamolde berriak ezagutzeko eta hizkuntzan konfiantza hartzeko aukera izango duzu, ia konturatu gabe.
Euskara ikasten ari bazara edo dakizuna hobetu nahi baduzu, gozatu Hitzerraz podcastarekin, zure erritmoan eta nahi duzun lekuan.
Touré detektibearen saga
Touré, egoera irregularrean dagoen afrikarrak, iragarle gisa magiaren arlo guztietan zerbitzuak eskaintzen ditu. Bizilagun afrikarrentzat agurgarria da, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat aldiz mespretxagarria. Biziraupen-senak, detektibe inprobisatu bilakatzera darama. Patuak eraman du Bilboko gizartearen apalenekin edota goi mailako jendeekin erlazionatzera.
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
Juxtu-juxtu
"Juxtu-juxtu" gazteei zuzendutako podcasta da, egunerokoan lagungarri izan daitezkeen aholku praktikoak eta baliabide erabilgarriak eskaintzeko sortua. Janire Atxurraren eskutik, dirua aurrezteko, aukerak aprobetxatzeko eta eguneroko erronkei errazago aurre egiteko trikimailuak ezagutuko dituzte entzuleek. Umorea, gertutasuna eta Janireren bizipen bitxiak bidelagun, gazteen kezka eta egoera arruntak izango ditu hizpide saioak, informazio erabilgarria modu arin, fresko eta entretenigarrian eskainiz.
On Timek ekoitzi du EITB Mediarentzat.
Juxtu-juxtu
"Juxtu-juxtu" gazteei zuzendutako bideopodcasta da, egunerokoan lagungarri izan daitezkeen aholku praktikoak eta baliabide erabilgarriak eskaintzeko sortua. Janire Atxurraren eskutik, dirua aurrezteko, aukerak aprobetxatzeko eta eguneroko erronkei errazago aurre egiteko trikimailuak ezagutuko dituzte entzuleek. Umorea, gertutasuna eta Janireren bizipen bitxiak bidelagun, gazteen kezka eta egoera arruntak izango ditu hizpide saioak, informazio erabilgarria modu arin, fresko eta entretenigarrian eskainiz.
On Timek ekoitzi du, EITB Mediarentzat.
Twist
Soto eta Zeberio, bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten. Diego Lazkano idazleak gogoan betiko txertaturik daramatza bi lagunak, ezin ditu oroimenetik uxatu. Bi itzal haietatik elikatzen ari da hogeitaka urtetan, Soto eta Zeberioren ordez bizi ote den zalantzarekin, haien ordez bizitzea balitz bezala bere erantzukizuna. Bizitza bakarrean hiru bizitza bizitzea posible balitz bezala.
Norbere larrutik ihes egin eta larru berri bila itsumustuan dabilenaren desafioak, korapiloak, menturak kontatzen ditu Harkaitz Canok nobela honetan. Errua, maitasuna, traizioa, sexua, indarkeria, lotsa, justizia, erredentzioa, usurpazioa, antzezpena... asko dira kontakizun laster eta zabal honetako hariak, baina denen gainetik nagusitzen da adiskidetasunari egindako kantua.


