3. “Maspalomas”, Jose Mari Goenaga zuzendaria eta gidoilaria
Oihartzun handia izan du hasieratik, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi, Moriartitarrek, zuzendu duten “Maspalomas” filmak. Donostiako Zinemaldiaren 2025eko edizioan aurkeztu zenetik marka jarri du euskal zinemagintzan, SSIFFen ez ezik, besteak beste Feroz edo Goya sarietan eta beste hainbat jaialditan jasotako sari eta izendapenengatik. Zuzendaritza, gidoia, eta bereziki, Jose Ramon Soroiz aktore nagusiaren lanari egin zaio gorazarrea.
“Maspalomas” filmak Goenagaren gidoia du oinarrian. Konfinamendu psikologiko eta fisikoaz ari da, ezabatutako identitateen inguruko hausnarketa sotil eta, aldi berean, sakonetik. Gaizka Izagirrerekin solastu da filma sortzeko prozesuaz “Klaketa” podcastaren atal honetan.
Klaketa Crossoveren: Nagore Aranburu eta Fariba Sheikan Uriarte, zuzenean
“Crossover” jaialdiaren 9. edizioarekin bat etorriz, “Klaketa” podcastak eta serien kultura aztertzen duen jaialdiak ere bidea gurutzatu dute. Gaizka Izagirrek bi emakumezko aktore ezagun izan ditu “Klaketa” podcastaren atal berezian, Nagore Aranburu Azpeitiarra eta Fariba Sheikhan Uriarte gernikarra.
Aranburuk, 2025eko Goya Sarietan errepartuko aktoresa onenaren saria eskuratu du “Los Domingos” filmean egindako lanagatik. Zinean “eroso” dagoela aitortu du eta “eginak ematen duela entrenamendua”. Produkzio ugaritan parte hartu du azken aldian, Euskal Herriko eta Estatuko ekoizpenetan.
Bere aldetik Sheikan, nazioarteko hainbat ekoizpenetan parte hartutakoa da. Izan ere Irango jatorriak eta hainbat hizkuntzatan hitz egiteko gaitasunak ateak zabaldu dizkio. “Nomada” sentitzen da, izaeran lotura jakinik gabea. Errodajeetan izandako pasarte eta bitxikeriak azaldu dizkio Gaizka Izagirreri atalean zehar.
9. Film klasiko zaharberrituak, Ion Lopez Euskadiko Filmategiko kontserbazio zuzendaria
Tabakalerako egoitzan errotuta dagoen Euskadiko Filmategian gordetzen dira Euskal zinemagintzako emari ugari. Zinta zaharretatik hasi eta egungoetaraino. 2026ko Zinemaldian, film horietako batzuk zaharberritu eta berriro eskaini dituzte. Lan zehatz horretaz, eta Euskal Herriko zinema ondareari orokorrean eskaintzen dion zerbitzuaz aritu da Gaizka Izagirre Ion Lopez, Filmategiko kontserbazio zuzendariarekin “Klaketa” podcastaren atal honetan.
8. "Itoiz, udako sesioak", Larraitz Zuazo zuzendaria
“Itoiz. Udako sesioak” film dokumentala ez da ohiko biopic-a. Zuri Goikoetxeak, Ainhoa Andrakak eta Larraitz Zuazok idatzi eta zuzendutako lan horretan, sormena eta zirrara gailentzen dira beste ezeren gainetik. Jakina, 1978an sortu eta 80ko hamarkadan zehar Euskal musikaren parametroak aldatu zituen Ondarroako talde mitikoa du hizpide nagusia. Itoizen grabazio ezezagun batzuk topatzen dira ezustean eta Juan Carlos Perezi zinta haiek sortzen dizkioten gogoetarekin batera harilkatzen da dokumentala. Larraitz Zuazo zuzendariarekin lanaren nondik norakoak xehetuko ditu Gaizka Izagirrek “Klaketa” podcastaren atal honetan.
7. "Maspalomas", Graciela Doniz intimitate koordinatzailea
Moriartitarren “Maspalomas” filmak hautsak harrotu ditu euskal zinemagintzan. Besteak beste, luzaro beste erregistro batean ikusi dugun Jose Ramon Soroiz protagonistak, Aktore Onenaren saria jaso bait du Donostiako Zinemaldiaren 2025eko edizioan. Aktoreak berak nabarmendu zuen “intimitate koordinatzaileak” lana gorpuzteko eman zion laguntza. Ofizio berria da, baina beharrezkoa, eta egoera askotan baliatu beharrekoa, akzio zuzendariak edo argiztapen zuzendariak dauden bezala. Graciela Doniz, arlo horretan lanean ari da Estatuan esparru horretan lan egiten duen Intimacy enpresa bakarrean. Intimitate koordinatzaileen zereginak xehetu dizkio “Klaketa” podcastaren atal honetan Gaizka Izagirreri.
6. "Jone batzuetan", Ainhoa Artetxe aktorea
“Jone, batzuetan” Sara Fantovak zuzendutako filmari buruzko solasaldi interesgarria izan du Gaizka Izagirrek Ainhoa Artetxe aktorearekin “Klaketa” podcastaren atal honetan. Izan ere, Ainhoa aktorea ez ezik, Sara Fantovaren laguna ere bada eta parte aktiboa izan du filma egiteko beharrezkoa izan den zazpi urteko prozesu luzean. Filma ekoizteko, ekitaldi benetakoetan murgiltzeko aukera eta beharra izan dute eta horrek egiteko beste modu bat eskatu die, bide interesgarria eta, sarritan, Euskal Herrian ohikoa izaten dena.
5. "Gaua", Izaskun Urkijo arte zuzendaria
“Gaua” filmaren zuzendaria Paul Urkijo izan da, eta aldez aurretik fikziozko beste hainbat pelikula egin ditu. Ondoan beti izan du arreba, Izaskun Urkijo, arkitektura ikasketak egindakoa, eta afizioz zein ofizioz anaiaren eta beste zenbait zinemagileen filmetan arte zuzendari lanak egin dituena. “Gaua” filmean zehar erabilitako hainbat objektu ekarri dizkigu, eta filmaketaren inguruko xehetasun eta sekretutxoak ere kontatu ditu “Klaketa” podcastaren atal honetan.
4. "Karmele", Jone Lazpiur aktorea
Txomin Letamendi eta Karmele Urreztiren gertakariak biltzen ditu Asier Altunak zuzendutako “Karmele” filmak. Kirmen Uriberen “Elkarrekin esnatzeko ordua da” eleberrian oinarritutako filma da. Jone Laspiurrek gorpuzten du Karmeleren pertsonaia eta harekin mintzatu da Gaizka Izagirre "Klaketa" podcastaren atal honetan. Laspiurrek aktore bezala izan duen gorakadari errepasoa egin diote, bide batez.
2. "Aro berria", Irati Gorostidi zuzendaria
“Tabakalera belaunaldia” izendatu ohi den zinegile multzoan kokatuta dago Irati Gorostidi zinegile nafarra. Aurrez hainbat lan egin arren, “Aro berria” izan da bere lehen film luzea, eta deigarria da, opera prima izanik oso proposamen ausarta delako.
80ko hamarkadan Ultzaman eratu zen Arco-Iris komunitatean oinarrituta dago “Klaketa” podcastaren bigarren denboraldiko atal honetan aletzen dugun filma. Donostiako Zinemaldiaren 2025eko edizioan Zuzendari Berriak sailean aurkeztutako lanaren inguruko xehetasunak eman dizkio Gorostidik Gaizka Izagirreri.
1. "Faisaien irla”, Asier Urbieta zuzendaria
Ipar eta Hego Euskal Herria bereizten dituen Bidasoa ibaiaren inguruan etorkinek dituzten gorabeherak kontatzen dizkigu “Faisaien irla” filmak. Muga fisiko eta moralak aztertzen ditu Asier Urbietak zuzendari gisa egin duen aurreneko filma luzeak. Gaizka Izagirrerekin solasean, Euskal Herria banatzen duen mugaren inguruko afera bera, filmaketaren inguruko bitxikeriak, eta mugaren alde bietan lan egiteak izan dituen zailtasunak aztertu dituzte “Klaketa” podcastaren atal honetan.
Klaketa Crossoveren: Nagore Aranburu eta Fariba Sheikan Uriarte, zuzenean
9. Film klasiko zaharberrituak, Ion Lopez Euskadiko Filmategiko kontserbazio zuzendaria
8. "Itoiz, udako sesioak", Larraitz Zuazo zuzendaria
7. "Maspalomas", Graciela Doniz intimitate koordinatzailea
6. "Jone batzuetan", Ainhoa Artetxe aktorea
5. "Gaua", Izaskun Urkijo arte zuzendaria
4. "Karmele", Jone Lazpiur aktorea
2. "Aro berria", Irati Gorostidi zuzendaria
1. "Faisaien irla”, Asier Urbieta zuzendaria
Iradokizunak
10. Elena López Riera
2022ko irailaren 19an, Donostia Zinemaldiaren 70. edizioan, Elena López Rierak eskola magistrala eman zuen Tabakalerako zinema aretoan, Pentsamendua eta Eztabaida arloko jardueren barruan. Zinemagile espainiarrak "El agua / The Water " bere estreinako film luzea ere aurkeztu zuen. Proiektu-fasean, Ikusmira Berriak egoitza-programan parte hartu zuen lanak. Cannesko Errealizadoreen Hamabostaldian estreinatu zen filma, ondoren, Zabaltegi-Tabakalera sailean sartu zen.
La casa de Jon Bilbao, las alas de Icaro y la soledad hiperconectada
Jon Bilbaorekin elkarrizketa. Jon gerediagaren Kontuz, Ikaro! ezagutuko dugu iruzkinean, Donostia Hiria Antzerki saria Elkarrek argitaratua. Colun McCann-en "Twist" (Feltrinelli) ere iruzkindu dugu. Besteak beste, Ane Zabalak OIhana Aranaren poema bat dakar.
Aipatutako beste liburu batzuk:
-“Antígona Gonzalez”, Sara Uribe (Las Afueras)
-“El árbol más solitario del mundo”, Marina Salomao Carrera (Tránsito)
-“El primer posmoderno”, Javier Cercas (Taurus)
-“El vivo”, Anna Starobinets (Impedimenta)
-“La guerra de los vecinos”, Mikko (Garbuix Books)
-“Los Páramos”, Carlota Grut (anagrama)
-“Orgullo y prejuicio” (novela gráfica) Ana Ocina, Jane Austen (Planeta Cómic)
-“Una cocacola contigo”, Beñat Sarasola (Consonni)
Plaz!
Nork esan du liburuei buruz hitz egitea aspergarria denik? “Plaz!” podcasta, euskarazko literatura beste modu batera ezagutzeko plaza da. Irakurle sutsua den Nahia Sillerok gidatuta, atal bakoitzean gonbidatu ezagun batek liburu bat izango du abiapuntu, eta hortik aurrera... auskalo nora eramango gaituen elkarrizketak!
Maitasuna, laguntasuna, identitatea, harremanak, bizitzako kezkak... Liburuetatik tiraka, denetarik izango dugu hizpide, umorez, naturaltasunez eta konplexurik gabe.
“Plaz!” saioan liburuak ez dira helmuga, abiapuntua baizik.
Plaz!
Nork esan du liburuei buruz hitz egitea aspergarria denik? “Plaz!” bideopodcasta, euskarazko literatura beste modu batera ezagutzeko plaza da. Irakurle sutsua den Nahia Sillerok gidatuta, atal bakoitzean gonbidatu ezagun batek liburu bat izango du abiapuntu, eta hortik aurrera... auskalo nora eramango gaituen elkarrizketak!
Maitasuna, laguntasuna, identitatea, harremanak, bizitzako kezkak... Liburuetatik tiraka, denetarik izango dugu hizpide, umorez, naturaltasunez eta konplexurik gabe.
“Plaz!” saioan liburuak ez dira helmuga, abiapuntua baizik.

