loading

Los títulos

Las claves de la música

Los títulos

Izenburu on batek definitzen du entzungo dugun musika. Normalean, abestiak letra badu, testuaren gako-hitzak erabiltzen ditugu izenburua osatzeko. Baina... eta musika instrumentala besterik ez bada? Kasu horretan ez dago testu bat bilatzeko, eta pieza musikalerako izenburu egoki bat sortu behar dugu. Izenburu horrek zer jasoko duten erakutsi behar die entzuleei, egoera onean jarri behar ditu, hasiko den bidaia musikalaren abiapuntua planteatu behar die. Baina, gainera, musika hori instrumentuetan interpretatuko duten pertsonei informazioa eman diezaieke, musika nola jo behar duten, zer sentitu eta/edo sentiarazi behar dioten publikoari.