loading

Memoria duen etorkizuna: Zer dakite gazteek?

Memoria eraikiz

Memoria duen etorkizuna: Zer dakite gazteek?

Ez da interes faltaz, baina itxura batean DBHko ikasleek ezer gutxi dakite ETAk, GALek eta Estatu indarkeriak Euskal Herrian utzitako gertakariei buruz. Adi-Adian programaren bidez biktimen testigantza zuzenak eskolan bertan jaso dituztenean, nabarmena izan da gertakariekiko izan duten jarrera aldaketa. "Memoria eraikiz" podcastaren atal honetan Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako hezkuntza programan parte hartu duten irakasle, ikasle eta biktimen testigantzak jaso dira. Aitor Elorriaga, Urtuellako San Felix ikastolako Zuzendaria; Eneko Larrea, Amorebieta-Etxanoko Lauaxeta ikastolako irakaslea; Naiara Zamarreño, Manuel Zamarreñoren alaba; Ainhize San Andres, Begoñazpi Ikastolako ikasle ohia; eta Araitz Peña Mallona, Lauaxeta ikastolako ikasle ohiarenak hain zuzen ere.