loading

Orduña-Castuera, exhumando la verdad: La Voz de la Historia. Joseba Egiguren

Memoria eraikiz

Orduña-Castuera, exhumando la verdad: La Voz de la Historia. Joseba Egiguren

Joseba Egiguren kazetaria "Prisioneros en el campo de concentración de Orduña (1937-1939)" liburuaren egilea da. Bertan, ikerketa zehatza egin du, dokumentu zibil eta militarretan oinarrituta eta Urduñako kontzentrazio-esparruko azken preso ohien testigantzarekin. Francoren presoen historia Urduñako jesuiten ikastetxe zaharrean kokatzen da, geroago espetxe zentral bihurtua. Konfinamendu, sailkapen eta berreziketarako esparrua izan zen, eta 50.000 pertsona baino gehiago igaro ziren bertatik. Etsaiaren esku geratu ziren erabateko babesgabetasunean eta inolako berme judizialik gabe, jipoituak, umiliatuak, hotzez atereak, gaixoak eta gosez erdi hilak. Batzuek ezin izan zuten jasan eta 200 pertsona baino gehiago hil ziren.