TOP; Ley para la Represión. La voz de los expertos: Pedro Ibarra, Juanjo del Águila
Desagertuak, nonbait hobiratuak: Biktimen ahotsa. Lurdes Auzmendi.
1974ko udaberrian Iparraldera ihes egin zuen Lurdes Auzmendik. Bertan, Eduardo Moreno Bergaretxe "Pertur" ETA politiko militarraren buruzagi eta ideologoak bere bidelagunak gidatzen zituen. Elkar ezagutu eta bikotea sortu zuten. 1976ko uztailean "Pertur" desagertu egin zen. Hainbat hipotesi daude gertakariaz, baina Lurdesek garatu duen teoria sinesgarriena da, ETA erakundea bera izan zela bahiketa burutu zuena.
Ez daki ezer garaitsuan, hiru gazte galiziarrekin gertatutakoaz, baina haien familiekin partekatzen du egunen batean gorpuak berreskuratuko dituzten itxaropena. Egia eskatzen du, dolua itxi eta aurrera jarraitu ahal izateko.
Lurdes Auzmendik, "Pertur"-en bikotekide izanaren testigantzak gidatu gaitu atal honetan zehar.
Orduña-Castuera, exhumando la verdad: La Voz de la Historia. Joseba Egiguren
Joseba Egiguren kazetaria "Prisioneros en el campo de concentración de Orduña (1937-1939)" liburuaren egilea da. Bertan, ikerketa zehatza egin du, dokumentu zibil eta militarretan oinarrituta eta Urduñako kontzentrazio-esparruko azken preso ohien testigantzarekin.
Francoren presoen historia Urduñako jesuiten ikastetxe zaharrean kokatzen da, geroago espetxe zentral bihurtua. Konfinamendu, sailkapen eta berreziketarako esparrua izan zen, eta 50.000 pertsona baino gehiago igaro ziren bertatik. Etsaiaren esku geratu ziren erabateko babesgabetasunean eta inolako berme judizialik gabe, jipoituak, umiliatuak, hotzez atereak, gaixoak eta gosez erdi hilak. Batzuek ezin izan zuten jasan eta 200 pertsona baino gehiago hil ziren.
Urduñatik Castuerara egiaren bila: biktimaren ahotsa. Naiara Garmendia, Bernardo Rodriguezen birbiloba
Naiara Garmendiaren birraitonak, Bernardo Rodríguez zuen izena. Extremadurako jornalaria zen Bernardo eta 1938ko gau batean tropa nazionalak etxera joan zitzaizkion bila eta atxilotu egin zuten. UGT sindikatuaren afiliatu izatea leporatu zioten. Aurrena, Castuerako kontzentrazio esparrura eraman zuten eta Gerra Zibila amaitu zenean, 200 Urduñako kontzentrazio esparrura ekarri, preso gehiagorekin batera. 700 km baino gehiagoko bidaia izan zuten ganadu-tren batean eta animalien pareko egoeran. Urduñan, etxekoen babesik gabe, goseak hil zen. Bertan ehortzi zuten eta familiarentzat desagertu egin zen betiko.
Naiara Garmendiak ordea, birraitonaren historia ikertu eta 80 urtera biziarazi egin du. Hau da haren istorioa, Bernardoren duintasuna eta jatorria berreskuratuz.
TOP; errepresiorako auzitegia. Biktimen Ahotsa: Mikel, Emilio eta Amaia
Sei hamarkada joan dira Ordena Publikorako Epaitegia sortu zenetik. Auzitegi frankistak, errepresioa zuen helburua eta erakunde hark epaitu eta zigortu zituenen ahotsak jaso ditugu "Memoria eraikiz" podcastaren atal honetan.
Biktima hauek TOPen eskuetan epaitu aurreko militantzia, klandestinitatea, atxiloketaren arrazoia azaldu digute Amaia, Mikel eta Emiliok. Bizi izandako galdeketak eta, kasu batzuetan, Brigada Politiko-Sozialaren aginduz espetxeratu aurretik jasan zituzten torturen testigantza gordinak.
Amaia Aseginolaza, ETA, "Euskadi-ta Askatasuna"ko kide izan zen eta Mikel Irazusta eta Enrique Mardaras EGIkoak, Euzko Gaztedikoak.
Memoria duen etorkizuna: Zer dakite gazteek?
Ez da interes faltaz, baina itxura batean DBHko ikasleek ezer gutxi dakite ETAk, GALek eta Estatu indarkeriak Euskal Herrian utzitako gertakariei buruz. Adi-Adian programaren bidez biktimen testigantza zuzenak eskolan bertan jaso dituztenean, nabarmena izan da gertakariekiko izan duten jarrera aldaketa.
"Memoria eraikiz" podcastaren atal honetan Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako hezkuntza programan parte hartu duten irakasle, ikasle eta biktimen testigantzak jaso dira. Aitor Elorriaga, Urtuellako San Felix ikastolako Zuzendaria; Eneko Larrea, Amorebieta-Etxanoko Lauaxeta ikastolako irakaslea; Naiara Zamarreño, Manuel Zamarreñoren alaba; Ainhize San Andres, Begoñazpi Ikastolako ikasle ohia; eta Araitz Peña Mallona, Lauaxeta ikastolako ikasle ohiarenak hain zuzen ere.
Memoria duen etorkizuna: Naiara Zamarreño eta Ander Iriarte, elkarrekin
Naiara Zamarreño eta Ander Iriarteren arteko topaketa biltzen du "Memoria eraikiz" podcastaren atal honek.
Naiararen aita, Manuel Zamarreño, ETAk 1998an hil zuen Errenteriako PPko zinegotzia zela. Ander berriz, Joxe Iriarte "Bikila"ren semea da, 1960-2014 urteen artean torturak eta tratu txarrak jasan zituen pertsonen txostenean jasotzen da bere tortura kasua.
Memoria berreskuratzeko ahaleginak elkartu ditu biak. Naiarak "Adi-Adian" programan kolaboratzen du, eskolaz eskola biktima hezitzaileen programan, eta Ander "Karpeta Urdinak" ekimenaren zuzendaria da. Biak elkartu eta bakoitzaren historia partekatu eta elkarrekin hausnartu dute etorkizuneko euskal belaunaldietara iritsi beharko zukeen kontakizunari buruz. Ezinbesteko ikasketa da beraientzat, belaunaldi berriekiko.
Desagertuak, nonbait hobiratuak: Biktimen ahotsa. Lurdes Auzmendi.
Desaparecidos, bajo tierra de nadie: La voz de las víctimas.
Desaparecidos bajo tierra de nadie: La voz de los expertos. Melchor Miralles y Jon Mirena Landa
Orduña-Castuera, exhumando la verdad. La voz de la Ciencia. Aranzadi y BIOMICS
Orduña-Castuera, exhumando la verdad: La Voz de la Historia. Joseba Egiguren
Urduñatik Castuerara egiaren bila: biktimaren ahotsa. Naiara Garmendia, Bernardo Rodriguezen birbiloba
TOP; Ley para la represión. La voz de las victimas: Begoña, Pedro y Alicia
TOP; errepresiorako auzitegia. Biktimen Ahotsa: Mikel, Emilio eta Amaia
Memoria duen etorkizuna: Zer dakite gazteek?
Un futuro con memoria: ¿Que saben los jóvenes?
Memoria duen etorkizuna: Naiara Zamarreño eta Ander Iriarte, elkarrekin
Iradokizunak
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” podcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Sailarekin elkarlanean egina.
45 urte Eusko Legebiltzarrak
Eusko Legebiltzarraren 45. urteurreneko ospakizunaren harira, erakundearen lehen legealdiko ibilbidea bildu dugu bost ataleko podcastean. 80ko hamarkadaren hasieran dena aurrenekoz gertatzen zen garai latza bizi zen. Diktaduratik demokraziarako bidea egiten eta gure nortasuna, herri gisa, itxura hartzen hasi zen. Une zailean gertatu zen hori guztia. Indarkeria terrorista, demokraziari mehatxu egiten zioten ezpatak eta krisi ekonomiko larria zen testuingurua.
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” bideopodcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Fakultatearekin elkarlanean egina.

