loading

2. "Tosca", el equilibrio entre el amor y la política

Opera prima ABAO (es)

2. "Tosca", el equilibrio entre el amor y la política

Enrique Bert opera adituak, Bilboko ABAO opera egitarauan aurkeztutako Giacomo Pucciniren "Tosca" opera ezagunari buruzko azalpenak eman dizkigu "Opera prima ABAO"ren bigarren atalean. "Tosca", zalantzarik gabe, operazaleek gehien maite duten obretako bat da. Hori bitxi samarra izan daiteke, kontuan hartzen badugu kontatzen den istorioa nahiko gordina dela: kartzela eta ideia politikoen ondorioz jasandako tortura eta heriotza, bereziki. Izan ere, "Tosca" maitasun istorioa da, bai, baina askatasunaren alde borrokan, boterearen zaindari gotorren aurrean topo egin dutenen istorioa ere bada. Nolabait ere, musika ezin ederragoaren bitartez, politika eta maitasuna batzen dituen opera.