loading

4. "Anna Bolena": Dos vidas pararelas

Opera prima ABAO (es)

4. "Anna Bolena": Dos vidas pararelas

Operan aditua den Enrique Bertek Gaetano Donizettiren "Anna Bolena" operari heldu dio "Opera prima ABAO"ren atal honetan, ABAO Bilbao Operaren 2022-23rako egitarauan aurkeztutako lana. Obra benetan ederra baina, hala ere, erdi ahaztuta zegoena, harik eta 1957an arte honen historiako izarrik handienetako batek, María Callasek, ahanzturatik erreskatatu zuen arte, Luchino Viscontik Milango Scalan zuzendutako funtzio historiko batean. Horrela, Maria Callas eta Anna Bolenaren izenak estuki lotuta geratu ziren betiko. Anna Bolena eta Maria Callas, bakoitza bere garaian bizitza bikaina izan zuten bi emakume dira. Biak ala biak, infernuetara jaitsi ondoren modu tragikoan amaitu zutenak.