1. Magoak: Imanol Ituino
Zer da magia? Trikimailuak dira? Nola izan daiteke magoa?
10. Antropologoa: Arantzazu Sagarzazu
9. Bertsolariak: Iker Zubeldia
8. Pilotua: Jorge Merino
7. Baserritarrak: Amalia Jauregi
6. Musikariak: Ines Osinaga
5. Nutrizionista: Amaia Diez de Monasterioguren
4. Erraldoiak: Xabier Mendizabal
3. Influenzerrak: Ana Goitia
2. Suhiltzaileak: Gaizka Galfarsoro
Potx eta Lotx, bai esan?
Iradokizunak
Potx eta Lotx, bai esan?
Potx eta Lotx pailazoek badute haurren kuriositatearen berri. Horregatik, haien jakin mina asetzeko helburuz eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko ofizio ezberdinetako pertsonak gonbidatu dituzte beren txokora.
Atal bakoitzari lotuta unitate didaktikoak prestatu dira, ikasgelan lantzeko, eta karta didaktikoak MAKUSIren webgunean egongo dira eskuragarri, helbide honetan: https://makusi.eus/potxetalotx
baDA!bil
Kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak, asko dira. Batzuengatik hartzen dugu, hurrengo belaunaldiei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik, ekarpen asko dugu sortzaileen artean solastu eta partekatzeko. Amets Arangurenek gidatuta, "BaDA!bil" podcasta hausnarketa gunea da kultur sortzaileen bilkura nagusiaren atarian.
EITB Audiok DA!rekin elkarlanean sortutako edukia da. Hirudamatxo izan da ekoiztetxea.
0. baDA!bil, kulturaren 60. Jaialdiaren atariko
“baDA!bil” podcastaren bidez kultur sortzaileen iritziak entzunez gozatzea proposatzen dizugu GUAU plataforman. Amets Arangurenek gidatuta, hiruko taldeak osatu ditugu sorkuntzarekin zuzeneko lotura duten gaien inguruan solasteko. DA!-rekin elkarlanean osatu dugu 3. denboraldia sei ataletan banatuta 2025ean 60 urte betetzen dituen Kulturaren Jaialdiaren atariko.
Hiru Damatxok egin du podcastaren ekoizpena EITB Mediarako.
Jone, batzuetan soinu-banda
“Jone, batzuetan” Sara Fantova bilbotar zinema zuzendariaren film dramatikoa da. Bilbo, abuztu bete-betea. Jone aitarekin eta ahizpa txikiarekin bizi da. Joneren aitak lana utzi behar izan du, parkinsonaren ondorioz. Aldi berean, Aste Nagusia hastear da eta Jone lehen aldiz maiteminduko da. Maitemintze horrek eragindako hilezkortasun-sentsazioaren eta aitak bere gaixotasuna zeharkatzeko duen modu bereziaren artean biziko du Jonek uda.
2025ean aurkeztu zen filma, eta hainbat sari jaso ditu.
Pablo Seijo musikariak sortu du filmaren soinu-banda.
Munduenea
"Munduenea", Munduko Ipuinen Etxean, hogei ipuin batzen dira, gure artean bizi diren hogei kultura ezberdinetako hiztunei jasotakoak. Inguruko kultura eta hizkuntza aniztasunak dakarren aberastasuna ipuinen bidez erakustea da helburua. Bilduma 6-10 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Ipuinak euskaraz eskaintzen dizkizugu Labayru Fundazioari esker. Nola nahi, guzti hauek dira bildumak oinarrian jasotzen dituen hizkuntzak: arabiera, errumaniera, frantsesa, galegoa, katalana, portugesa, txinera, urdua, jorubera, wolofera, gaztelania, persiera, ingelesa, kukama, tagaloa, ukrainera, poloniera, japoniera, turkiera eta hassania.



