2. Suhiltzaileak: Gaizka Galfarsoro
Gaizka Galfarsoro suhiltzaile oñatiarra gonbidatu dugu podcastera. Berak suhiltzaileen sekretuak eta bitxikeriak kontatu dizkigu.
10. Antropologoa: Arantzazu Sagarzazu
9. Bertsolariak: Iker Zubeldia
8. Pilotua: Jorge Merino
7. Baserritarrak: Amalia Jauregi
6. Musikariak: Ines Osinaga
5. Nutrizionista: Amaia Diez de Monasterioguren
4. Erraldoiak: Xabier Mendizabal
3. Influenzerrak: Ana Goitia
1. Magoak: Imanol Ituino
Potx eta Lotx, bai esan?
Iradokizunak
Potx eta Lotx, bai esan?
Potx eta Lotx pailazoek badute haurren kuriositatearen berri. Horregatik, haien jakin mina asetzeko helburuz eta batez ere izaten dituzten galdera ugariei erantzunak topatzeko ofizio ezberdinetako pertsonak gonbidatu dituzte beren txokora.
Atal bakoitzari lotuta unitate didaktikoak prestatu dira, ikasgelan lantzeko, eta karta didaktikoak MAKUSIren webgunean egongo dira eskuragarri, helbide honetan: https://makusi.eus/potxetalotx
baDA!bil
Kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak, asko dira. Batzuengatik hartzen dugu, hurrengo belaunaldiei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik, ekarpen asko dugu sortzaileen artean solastu eta partekatzeko. 15 kulturgile berriren topaleku izateko prest. Eta lehenengoz, gai bakoitzerako propio hautatutako gidari batekin.
EITB Audiok DA!rekin elkarlanean sortutako edukia da. Hirudamatxo izan da ekoiztetxea.
0. baDA!bil, kulturaren 60. Jaialdiaren atariko
“baDA!bil” podcastaren bidez kultur sortzaileen iritziak entzunez gozatzea proposatzen dizugu GUAU plataforman. Amets Arangurenek gidatuta, hiruko taldeak osatu ditugu sorkuntzarekin zuzeneko lotura duten gaien inguruan solasteko. DA!-rekin elkarlanean osatu dugu 3. denboraldia sei ataletan banatuta 2025ean 60 urte betetzen dituen Kulturaren Jaialdiaren atariko.
Hiru Damatxok egin du podcastaren ekoizpena EITB Mediarako.
Munduenea
"Munduenea", Munduko Ipuinen Etxean, hogei ipuin batzen dira, gure artean bizi diren hogei kultura ezberdinetako hiztunei jasotakoak. Inguruko kultura eta hizkuntza aniztasunak dakarren aberastasuna ipuinen bidez erakustea da helburua. Bilduma 6-10 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Ipuinak euskaraz eskaintzen dizkizugu Labayru Fundazioari esker. Nola nahi, guzti hauek dira bildumak oinarrian jasotzen dituen hizkuntzak: arabiera, errumaniera, frantsesa, galegoa, katalana, portugesa, txinera, urdua, jorubera, wolofera, gaztelania, persiera, ingelesa, kukama, tagaloa, ukrainera, poloniera, japoniera, turkiera eta hassania.
Nora soinu-banda
Norak 30 urte ditu. Nicolas aitona argentinarrarekin bizi da eta bere bizitza ez da berak uste zuena. Lan txikiak ditu eta ia ez da bere herritik atera. Aitona galtzen duenean, Euskal Herriko kostaldetik bidaia bat hastea erabakitzen du, bere errautsak amonaren errautsen ondora eramateko.


