Maialen Lujanbio Zugasti
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren atarian, artxiboak gurutzatu ditugu Maialen Lujanbio bertsolariaren bizitzaren eta sormenaren inguruko xehetasunak ezagutzeko. Egungo txapelduna txapela berritzeko prestatzen ari da, abenduaren 20an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den finalean.
Eneko Atxa Azurmendi
Eneko Atxa Azurmendi da gaur Artxibo Gurutzatuak programako protagonista. Haren hitzei esker ezagutuko dugu nazioartean ospe handia duen sukaldari gisa egindako ibilbidea. Artxiboak gurutzatzen ditugu sukaldeen arteko lehen urratsak ezagutzeko, amonen eta amaren sukaldetik bere jatetxeek lortutako Michelin izarrak arte.
Federico Krutwig Sagredo
Federico Krutwigen biografia errepasatzen du Archivos Cruzados saioak, gure hemerotekako soinu artxiboen bidez. XX. mendeko bigarren erdialdeko euskal nezionalismoaren ideologo garrantzitsuenetakotzat jotzen den politikari, akademiko eta idazle honen bizitzako unerik onenak ezagutuko ditugu
Iñaki Perurena Gartziarena
Iñaki Perurenaren bizitza eta kirol lorpenak errepasatuko ditu Archivos Cruzados saioak. Harrijasotzaile honek herri kirolarekiko, harri-jasotzearekiko, euskararekiko eta Euskal Herriko historiarekiko duen pasioa partekatzen du gure artxiboetan gordetzen ditugun grabazio oroetan
Natxo de Felipe
Aste honetan Natxo de Feliperen ibilbide pertsonal eta profesionala errepasatuko dugu Archivos Cruzados saioan. Bilboko Arriaga Antzokian berragertuko den egunaren bezperan, 11 urteko isilunearen ostean, euskal musikaren ahots ezagunenetako batek musikaren munduan izan duen eragina ezagutuko dugu. Hortarako haren bizitza, ibilbidea eta abestiak gure soinu-artxiboetan jasotako audioak berrezkuratuko dira.
Gotzon Garate
Gotzon Garateren profil humanoa eta profesionala ezagutzeko artxiboak gurutzatzen ditugu. Narrazioa 1934ko irailaren lehenean hasiko dugu, bere jaiotzaren egunean, bere lorpen esanguratsuenetan barrena ibiltzeko. Euskal filologiako unibertsitate-titulazioaren sortzailea Deustuko Unibertsitatean, euskal kulturaren ikertzaile eta zale amorratua eta euskarazko idazlea delako ibilbidea ezagutuko dugu bere ahotsaren bitartez.
Eneko Atxa Azurmendi
Federico Krutwig Sagredo
Karmele Jaio Eiguren
Eneko Sagardoy Mujika
Iñaki Perurena Gartziarena
Txaro Arteaga Ansa
Jose Angel Iribar Kortajarena
Menchu Gal Orendain
Pedro Miguel Etxenike Landiribar
Martin Ugalde Orradre
Natxo de Felipe
Edurne Pasaban Lizarribar
Gotzon Garate
Iradokizunak
Archivos cruzados
Archivos Cruzados irratsaioak soinu bidaia bat egiten du pertsona ezagunen bizitzan zehar, bidean utzi dizkiguten elkarrizketak berreskuratuz. Elixabete Legardak grabazioak, elkarrizketak eta bestelako dokumentuak arakatu, hautatu eta testuinguruan jartzen ditu, eta, horiek gurutzatzean, protagonisten profil pertsonala eta profesionala gogoratzeko aukera ematen digu.
Diseinuz Talks
Hiria, balio-sorkuntza, teknologia, etorkizuna eta osasuna izango dira lehen denboraldi honetako ardatzak, eta “Diseinuz Talks” kongresuaren edukiak aurreratu eta zabalduko ditu. Jesús Cao arkitekto eta aholkulari estrategikoak aurkeztutako DISEINUZ · Bilbao Bizkaia Design Summit izeneko kongresuaren podcasta da hau.
Podcast hau DISEINUZ Bilbao Bizkaia Design Summit delakoaren harira antolatzen diren jarduera paraleloen barruan kokatzen da. Kongresua, 2026ko azaroaren 19an eta 20an izango da, EITBren Bilboko egoitzan.