loading

Una de genios maléficos y café e Irrikas con Ainara Abasolo

Bostekoa

Una de genios maléficos y café e Irrikas con Ainara Abasolo

Aitor Ventureirak Aidegaxto, Inguma, Irel, Gizotso edo Intxisu ezagutzera gonbidatzen gaitu. Orbela Kultur Elkarteko lehendakariak mitologian murgiltzen gaitu, gure arbasoen ustez itzalen munduan nagusi ziren izaki mitiko batzuk aurkezteko: "Eguna egunezkoarentzat eta gaua gauezkoarentzat". Lehenengo kafea Ainara Abasolo Etxaberekin partekatu genuen, IRRIKA glutenik gabeko okindegi eta gozotegi lantegiaren arimarekin. Bedoña auzoko (Arrasate) Errastiko baserrian, familiaren jatetxea urteetan hartu zuen baserrian bertan, Ainarak ogiak, galletak, madalenak, bizkotxoak, tartak edo bere irrika goxoak egiten ditu.