4. Hormonak: gorputz eraldaketa eta sexuen zientzia
Irati Lopetegi familia-medikuarekin, transexualitatea zientifikoki azaltzen saiatu gara. Testosterona, estrogenoak, hormonak… gizartean dauden kasuistika ezberdinak. Gizon eta emakumeak sortzetik gara gizon eta emakume, edota erreferentzia kulturalak ezinbestekoak dira bereizketa hori egiteko?
6. Trasnteatuz: Transexualitatea eta sormena
Izaskun Arandia eta Esti Urresolarekin, alegia "My Way Out" eta "20.000 erle espezie" filmen zuzendariekin, aztertu nahi izan dugu transexualitateak artean eta kulturan izan duen isla "Transintonia" podcastaren seigarren eta azken atalean. Gaiarekiko interesa nola piztu zitzaien ere jakin nahi izan dugu haien ahotik. Emakume izanik, transexualitatea bezalako gai sozialak ezberdin kontatzen ote diren ere galdetu diegu.
Fikziotik nolako mundua irudikatu genezake? Eta etorkizunean, fikzioa lagun, desagertuko ote dira sexua eta gaur egungo etiketak?
5. Erotika eta transexualitatea
Harreman sexualetan eta erotikan murgilduko gara atal honetan Eder Iturralde gaztearen laguntzarekin. Ezjakintasun handia dago arlo honekiko gizartean eta galderak bata bestearen atzetik sortu zaizkigu.
Harremantzeko garaian nolako zailtasunak izaten dira? Ligatzea, ezberdin ote da neska edo mutil izanda? Pertsona transexualak fetitxitzatuta sentitzen dira? Zer nolako onarpena izan duzue besteekin harreman erotikoak izateko garaian? Bakarrik egotea izan da transexualitatearen narratiba, egoera hori aldatzen ari al da? Ea bakarren bat erantzuten dugun, gaian interesa duenari egoera argitzeko.
3. Hutsunea eta Betetasuna; falta dena eta familia
Urteak pasata, Ekai Lersundiren gurasoekin errepasoa egin diogu transexualitatearen bilakaerari. Espainiar Estatuan legea onartu da, Eusko Legebiltzarrak 2012ko legea birmoldatu du, baina ez dago dena amaituta.
Atzera begira jarri gara Elaxar Lersundi eta Ana Belen Martinezekin, beti ere 2018an galdu zuten Ekai semea hizpide dela.
2. Bidea, ekinez egiten da. Aktibismo berri(tzaile)ak
Naizen elkarteko Aingeru Mayor, sexologoa, eta Bea Sever dira podcasteren bigarren atalera gonbidatu ditugunak.
Transexualitaterako bidean familiak aktibismoan murgiltzeak gizarteri egin dion ekarpena aztertu dugu; hala nola, haurren ikusgarritasuna, esaldi topikoak alboratu eta errealitatea egoki nola azaldu, desestimenduak, buloak… eta gurasoen formakuntzak duen garrantzia.
1. Historia, ''h'' xeheaz
Historia eginez hasiko dugu "Transintonia", transexualitatearen aniztasunaz jardungo den podcasta eta bidelagunak aukeratu ditu Aitzole Aranetak abiatzeko: beti alboan izan dituen gurasoak. Milak eta Jesus Marik, 80ko hamarkada amaieran bizitakotik hasi, eta gaur arteko bilakaera azaldu dute hiruren arteko solasaldi goxoan. Alabak haur zenetik zituen gauzak argi; gurasoen bidea luzeagoa izan da.
Aitzolek 20 urte zituela idatzi zuen "Munstruoa" idatziaren zatiak entzungo ditugu, orduko egoeraz jabetzeko. Baita aitak medikuari 2005ean idatzi zion gutuna ere.
0. Transintonia: Transexualitatearen aniztasunaz, Aitzole Aranetak gidatuta
"Transintonia" transexualitatearen aniztasuna azaleratzeko podcasta da. Aitzole Araneta du gidari eta gizarteak gaiarekiko daukan ezjakitasuna asetzeko asmoz sortuta dago.
Medikuntzan, familian, aktibismoan edo eta artearen aldetik begiratuta lehen eskuko informazioa eskura jarriko dugu sei ataletan zehar. Fisiologia, erotika, sentimenduak eta gizarteak gaiarekiko izan dituen eta gaur egun dituen aurreiritzi eta jarrerak dira aztergaia.
6. Trasnteatuz: Transexualitatea eta sormena
5. Erotika eta transexualitatea
3. Hutsunea eta Betetasuna; falta dena eta familia
2. Bidea, ekinez egiten da. Aktibismo berri(tzaile)ak
1. Historia, ''h'' xeheaz
0. Transintonia: Transexualitatearen aniztasunaz, Aitzole Aranetak gidatuta
Iradokizunak
Juxtu-juxtu
"Juxtu-juxtu" gazteei zuzendutako podcasta da, egunerokoan lagungarri izan daitezkeen aholku praktikoak eta baliabide erabilgarriak eskaintzeko sortua. Janire Atxurraren eskutik, dirua aurrezteko, aukerak aprobetxatzeko eta eguneroko erronkei errazago aurre egiteko trikimailuak ezagutuko dituzte entzuleek. Umorea, gertutasuna eta Janireren bizipen bitxiak bidelagun, gazteen kezka eta egoera arruntak izango ditu hizpide saioak, informazio erabilgarria modu arin, fresko eta entretenigarrian eskainiz.
On Timek ekoitzi du EITB Mediarentzat.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Juxtu-juxtu
"Juxtu-juxtu" gazteei zuzendutako bideopodcasta da, egunerokoan lagungarri izan daitezkeen aholku praktikoak eta baliabide erabilgarriak eskaintzeko sortua. Janire Atxurraren eskutik, dirua aurrezteko, aukerak aprobetxatzeko eta eguneroko erronkei errazago aurre egiteko trikimailuak ezagutuko dituzte entzuleek. Umorea, gertutasuna eta Janireren bizipen bitxiak bidelagun, gazteen kezka eta egoera arruntak izango ditu hizpide saioak, informazio erabilgarria modu arin, fresko eta entretenigarrian eskainiz.
On Timek ekoitzi du, EITB Mediarentzat.
Sara eta Paul: Transformerrak
Sara eta Paul nerabezaroan murgildu dira. Bizi esperientzia berriak, erronka berriak, lagun berriak… Mario, brasildar mutiko beltza, eta Izar, gitarra jole eta abeslaria, ezagutuko dituzte. Udako oporretan, elkartu eta musika taldea sortuko dute. Eta bidean, jakina, makina bat buruhauste eta komeria biziko dituzte. Amodio istorioak tarteko. Aniztasun eta berdintasunean, beti.
Sara eta Paul: Denok elkarrekin!
Sara, Paul, Izar eta Marioren arteko harremana aldatu egin da ikasturte honetan. Sarak eta Izarrek, eskola berean jarraitzen dute, eta jakina, lagunak dira. Baina mutilekiko harremana aldatu egin da. Mariok, herrian jarraitzen du, baina eskolaz aldatu da eta lagunez ere bai. Nola nahi, Paulena da aldaketa handiena. Aragoiko herri txiki batera joan behar izan du bizitzera, amak eta haren bikotekideak jatetxea zabaldu dutelako bertan.
Paul ez dago gustura aldaketarekin. Amarekin haserre, eskolakideekin haserre, amaren bikotekidearekin haserre; bere buruarekin haserre bizi da.
Nerabeen garrasia
"Nerabeen garrasia", Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gidatutako podcasta da. Aldaketa garaian eta zaurgarri dauden nerabeek osasun mentalean izan ditzaketen arazoak bideratzeko helburuz. Antsietatea, bullyinga, lehiakortasuna, elikadura nahasmenduak, presioa... Nerabe eta gazteei, pertsonen bizitzako garai zailetan, irtenbideak bilatzeko tresnak eskura jarri nahi zaizkie.
Egia gordinetik
"Egia gordinetik" soinu-fikzioak Mari Sagarzazu neska gaztearen bizitzaren pasarte bat kontatzen du. Marik bere baserri munduko mugak zabaltzeko beharra sentitzen du eta aktore izatea du amets. Helburu hori lortzeko asmoz eraikitako bidean, oztopo eta amildegi latzak bizi beharko ditu. Baina baita une zirraragarri eta gozo askoak ere ibilera horretan gurutzatuko zaizkion lagun zintzoei esker.
Ikasketak, lana, inbidia, estutasunak, laguntasuna… Banbalina arteko amodio istorioa eta gehiago!
Hitzerraz
Euskara ikasten ari zara edo dakizuna hobetu nahi duzu? Hitzerraz zuretzat da! Izaro Arruti eta Dylan Inglis eskoziar euskaldun berriak eguneroko bizitzako gaiei buruz hitz egiten dute, modu natural, hurbil eta entretenigarrian.
Elkarrizketa labur eta arinen bidez, euskara entzuteko, esamolde berriak ezagutzeko eta hizkuntzan konfiantza hartzeko aukera izango duzu, ia konturatu gabe.
Euskara ikasten ari bazara edo dakizuna hobetu nahi baduzu, gozatu Hitzerraz podcastarekin, zure erritmoan eta nahi duzun lekuan.

