25. Galtzak jantzi behar, zientzia egiteko
Ez hain aspaldi, zientzia egin nahi zuten emakumeek gizonezkoen itxura eta izena hartu behar izan zuten. Haien adibide dira Jeanne Baret eta Sophie Germain Frantziarrak.
Baret botanikari aitzindaria, munduari bira eman zion lehen emakumea bilakatu zen 1774an, eta garaitsu berean, Sophie Germainek gizonezko matematikari ospetsuenen pareko ekarpenak egin zituen matematiketan eta filosofian. Baina, balentria horiek egiteko, beren izenari uko egin eta galtzak jantzi behar izan zituzten. Izan ere, garai hartan, emakumeek ez zuten zientzia egiteko aukerarik, gizonen espazioa zen, eta Ana Galarragak eta Alaitz Ochoa de Eribek atal honetan aipatu nahi izan dituzte.
Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileek "Uhin Ultramoreak" erabili dituzte, zientzia eta teknologia munduko gai interesgarrienak aztertzeko.
36. Elikadura eta dietak, noren mesedetan?
Esaerak dio "zer jan, hura izan". Askotan, ordea, ez dakigu zer komeni zaigun jatea, zer den guretzat eta ingurumenarentzat onena. Zalantza eta iradokizunak jaso dituztenez, denboraldiko azken atala elikadura eta dietari eskaini nahi izan diote Ana Galarraga Aiestaranek eta Alaitz Ochoa de Eribek.
Izan ere, jaten dugunari buruzko kezka antzematen da, eta ez da harritzekoa elikagai-industriak eta gorputzen itxurarenak beren mesedetan jokatzen dutela ikusita. Ekonomia, ongizatea, eta, askotan, osasuna aintzat hartu gabe. Zalantzak argitzeko, entzun!
Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileek "Uhin Ultramoreak" erabili dituzte, zientzia eta teknologia munduko gai interesgarrienak aztertzeko.
35. Lur eta Ilargi ahizpen harremana
Lurra eta Ilargia batera jaio ziren, eta geroztik, harreman estua eta misterioz betea izan dute. Hipotesi zientifiko onartuenaren arabera talka baten ondorioz sortu ziren. Hipotesi horrek azaltzen du, artean eguzki-sistema gazte eta berde zenean, eta gazte gehienak bezala, nahikoa kaotiko eta desordenatua, Marteren neurriko objektu batek, Teiak edo Teak, Eguzkiaren inguruan zebilen Lur protoplanetaren aurka jo zuela. Hain zuzen ere, talka horretatik sortu zen gerora Lurra bilakatuko zen planeta.
Haren orbitan geratu zen arroka eta material pila denborarekin trinkotu egin zen eta horrela sortu zen Ilargia. Ordutik aurrera Lurrak eta Ilargiak izan duten bilakaera azaldu dute atal honetan Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek.
Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileek "Uhin Ultramoreak" erabili dituzte, zientzia eta teknologia munduko gai interesgarrienak aztertzeko.
34. Botiken bigarren aukera arrakastatsua
Viagra sildenafiloaren izen komertziala da. Garatu zutenean, asmoa bularreko angina arintzeko erabiltzea zen. Hain zuzen sildenafiloaren bidez, bularraldera doan odol-fluxua handitu nahi zuten, eta horixe lortu zuten, baina ez bularraldean, baizik eta gizonen zakilean. Entsegu klinikoen parte-hartzaileetan eragin nabarmena zuela konturatuta, botikaren jomuga aldatzea erabaki zuten, eta erabilera arrakastatsuagoa eman zioten: erekzio disfuntzioa tratatzera bideratu zuten. Baita asmatu ere!
"Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetan, bigarren aukera izan duten botiken adibide gehiago jaso dituzte Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek.
33. Merkatua osasunaren kontra
Jakina da osasunean eta osasun-zerbitzuetatik jasotzen dugun arretan eragin zuzena dutela generoak, besteak beste, sexuak, jatorriak, adinak, bizilekuak, maila sozioekonomikoak, ikasketa-mailak, eta egoera legalak. Osasunaren baldintzatzaile sozialak dira. Baldintza gehiago ere badaude ordea herritarren osasunean eragiten dutenak, ekoizle handiek eta merkatuek herritarrengan eragiten duten presioarenak, adibidez.
Gutxiago hitz egiten da baldintzatzaile komertzial horiez, baina industriaren presioa eta merkatuaren legeak ere osasunaren gaineko eragileak dira, askotan ezkutuan geratzen badira ere. Horiek atera dituzte argitara, beraz, "Uhin Ultramoreak" atal honetan, Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarraga Aiestaranek, adibide ezagunenetik hasita. Hala nola, tabakoa eta alkohola. Baina, jaioberrientzako formula-esnea eta diagnostiko psikiatrikoen iguruko eskuliburuen inguruan ere badago zer esana.
32. Menopausiaren tabuaren kontra
Menopausia prozesu fisiko, psikiko eta soziala da. Azken hilekoa jeitsi denetik urte beteko epea hartzen du definizioz. Baina ez da data batera mugatzen, prozesu bat da, aldaketa hormonalak ekartzen dituena eta horrekin batera aldaketa fisiko eta psikikoak. Aldaketa horiek eragin zuzena dute emakumeen bizipenetan, emozionalki eta alderdi sozial eta kulturaletik ere bai. Eragin handiak dituen arren, askotan ezkutuan geratzen da: tabua da.
"Uhin Ultramoreak" alderdi horiei guztiei eta haien ondorioei begiratu diete Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarraga Aiestaranek, estigma eta tabuak apurtuz.
31. Mineral kritikoak
Eskura ditugun gailu elektronikoetan eta energia berriztagarrien sorgailuetan, auto elektrikoetan... egun ezinbesteko egiten zaizkigun beste teknologia batzuetan osagai mineralak behar dira eta kritiko bilakatu dira. Datu bat: 2000. urtetik hona, 23 urteotan, historia osoan erregistratuta dagoen adina material erauzi dugu. Material kopuru handia behar da aurrera egiteko, eta leku gutxi batzuetan kokatzen dira mineralak. Nondik aterako ditugu?
Arazoaren muina aztertu dute atal honetan Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarraga Aiestaranek.
Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran, Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileek "Uhin Ultramoreak" erabili dituzte, zientzia eta teknologia munduko gai interesgarrienak aztertzeko.
30. Mina eta gabezia
Inork ez du minik sentitu nahi. Baina badago mina sentitzeko gai ez den pertsonarik ere, eta ez pentsa hori gauza ona denik. Azken finean, mina ezinbestekoa da bizirauteko eta minik sentitzen ez duten pertsonek arazo larriak izaten dituzte; izan ere mina gure gorputzean zerbait ez dagoela ondo adierazteko modua da, egoerari neurria hartzeko adierazgarria. Arazo horren jatorriaz eta ondorioez, eta minaren mekanismoez eta generoaren araberako desberdintasunez aritu dira "Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetan Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe eta Ana Galarraga Aiestaran.
Bestalde, badakizu Marten Galdakao izeneko krater bat dagoela? Entzun ba atala!
29. Sexu jazarpena zientzian
Zientzia-mundua ez da burbuila bat, objektibotasunarekin eta neutraltasunarekin erlazionatzen da, eta zaildu egiten du gizarteak pentsatzea eremu horretan ere badagoela sexu-indarkeria, sexu-jazarpena edo boterekeria. Izan ere, zientziaren eremuak oso sistema hierarkikoa du eta gainera prekarioa, batez ere arlo feminizatuetan. Horregatik, emakume jazartuek, salaketa jartzeko ohiko zailtasunez gain, ibilbide profesionalean ondorioak izateko beldurra ere izaten dute, jazarpena, normalean, bertikala izaten baita.
"Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetan jazarpen mekanismo horiek azaleratu dituzte, kasu errealen bidez Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarraga Aiestaranek. Zientziari lotutako albisteek eta "Egunero ikasten da zerbait" tarteak ere badute lekua, podcastaren entzuleen ekarpenak bilduz.
28. Plastikozenoa
Plastikozenoa terminoa asmakizuna da, "Uhin Ultramoreak" podcastaren atalerako asmatu dute Ana Galarraga eta Alaitz Ochoa de Eribek. Zehazki bi adierari buruz hitz egiteko: plastikozko ozeanoa, eta plastikoaren aro geologikoa. Hondartzetara iristen ari diren plastikozko ale, bolatxo, pellet edo pinportetatik abiatuta, plastikoek ozeanoetan sortzen dituzten arazoei buruz aritu nahi izan dutelako.
Birziklatzeko bereizten dugun plastikoarekin zer gertatzen den azaldu dute, baita plastikoaren ekoizpenaren dimentsioa zenbaterainokoa den ere. Albiste zientifiko-teknologikoak aipatzeko ere hartu hartu dute tartea. Eta jakina, atal honetan ere ikasiko duzu zerbait.
27. Ilargia zabortegi
Orain arte, keinu erromantikoa izan da norbaitek ilargia oparitzea besteari. Opari pozoindua bilakatzen ari da, ordea, metatzen ari den zabor pilagatik. Izan ere, ilargian 200 tona hondakin dagoela kalkulatu dute. Zehatzago, hamar zentimetro baino gehiago neurtzen duten 23.000 objektu baino gehiago. Horien artean, Apolo misioetan eskifaiak sortutako gorotzak eta gernua biltzen dituzten edukiontziak ere badaude. Eta golf-pilotak, argazkiak, ibilgailuak...
Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarraga Aiestaranek horien nondik norakoak kontatu dituzte "Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetan, eta araudiaren beharra aldarrikatu dute.
Horrez gain, Amazoniaren garrantziaz eta orgasmoaz ere hitz egin dute, besteak beste.
26. Sinestesia, pertzepzio areagotua
Imajinatu zerbait entzutean koloreak eta formak ere ikusten dituzula aldi berean entzutearen estimuluaren eraginez. Sinestesia dutenek berezkoak dituzte modu honetako esperientziak.
Sinestesia zentzumenekin lotutako fenomenoa da. Estimulu batek gugan zentzumen zehatz bat pizten duen bitartean, adibidez, soinuak entzumena, sinestesia duten pertsonengan oinarrizko zentzumena ez ezik, beste bat ere pizten du estimulu horrek berak. Alegia, entzumenaz gain, ikusmena ere bai, aipatu dugun adibidearekin jarraituz.
Sinestesia deritzan pertzepzio-modu horren ezaugarriak aletu dituzte "Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetan Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarraga Aiestaranek. Eta azalpen zientifikoak ez ezik, adibide esanguratsuak ere eman dituzte.
Atala osatzeko, albiste zientifiko teknologikoak aipatu dituzte ohi bezala eta podcasataren jarraitzaileen ekarpenekin ikasi ere bai.
24. Inoiz egin behar ez ziren esperimentuak
Historia ezagutzea beharrezkoa da aurrez egin izan diren akatsak ez errepikatzeko. Bistakoa da egin diren esperimentu batzuk inoiz ez zirela egin behar.
The Lancet aldizkari medikoak txostena atera du, esanaz, gaurko medikuntza eta ikerketarako funtsezkoa dela Nazien medikuntza ezagutzea; berriro ez gertatzeko sekula gertatu behar ez zirenak. "Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetan, esperimentu haien adibide batzuk ekarri dituzte gogora, Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek. Baita beste garai eta leku batzuetan egindakoak ere.
Horrez gain, albiste zientifiko-teknologikoen berri eman dute, "Egunero ikasten da zerbait" osatu dute, eta zalantzan jarri dute zenbait baieztapenen egiazkotasuna.
23. Txatbotaz maiteminduta
Adimen artifizialaren bidezko programak gai dira gure emozioetan eragiteko. Haietaz maitemintzera ere irits gaitezke? Zer ondorio ditu horrek? Spike Jonzeren "Her" filman gizon bat adimen artifizialeko programa batez maitemintzen da. 2013an, filma estreinatu zenean, zientzia-fikzioa zen. Gaur egun, ordea, errealitatea da.
Horren atzean zer dagoen eta zer arrisku dituen aztertu dute Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek "Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetan. Adimen artifizialaren beste ertz batzuei ere erreparatu diete.
Ohi bezala, albiste albiste zientifiko-teknologikoek eta "Egunero ikasten da zerbait" tarteak osatzen dute hogeita hirugaren atala.
22. Fentaniloaren krisia
Fentaniloa, opioide sintetikoa da, oinazearen kontra eraginkorra dosi txikietan, baina arrisku handikoa oker erabilita utzi ditzakeen albo-kalteengatik. Dagoeneko krisia eragin du AEBn eta Kanadan, eta milaka pertsona hiltzen ditu urtero, gaindosiz eta beste droga batzuekin nahasteagatik.
Europan ere piztu da alarma dagoeneko. British Medical Journal aldizkariak 2023ko urrian ohartarazi zuenez, fentaniloa Erresuma Batura iristen hasi da. Artikulugileen ustez ezin dugu pentsatu arriskua zero denik. Arrisku horri aurre egiteko proposamenak egin dituzte.
"Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetan aztertu dute gaia Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek, morbotik eta estigmatik ihes eginda.
21. Hilekoaren negazionismoa
Hilekoa munduko biztanleen erdiek beren bizitzaren herenean izaten du eta hala ere gai ezezaguna da, zientzialari askorentzat ere. Zenbait ikerketa argitaratu dira azkenaldian. Harrigarrienak ez dira emaitzak, orain arte ikerketu ez izana baizik. Adibidez, zergatik ditugun apetak edo kapritxoak janari jakin batzuekiko, justu hilekoa jaitsi aurretik. Edo zein den hilekorako produktuen eraginkortasuna.
Horrek agerian jartzen du hilekoarekiko negazionismoa, eta horri buruz aritu dira "Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetan Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran.
20. IgNobel sariek ipurdia bistan
Alternatibotzat jotzen dira IgNobel sariak, Nobel sarien beste aldea erakusten dutenak. Nobel Sarien aldean, IgNobel Sariei umorea eta zorroztasun zientifikoa aitortzen zaizkie; aurrena barrea eragin eta gero pentsarazi egiten omen dutelako eta haiei eskeinitakoa da "Uhin Ultramoreak" podcastaren hogeigarren atala. Saritutako ikerketak aztertuta ordea, zenbaitek zer pertsatua eragin bai, baina grazia izpirik ez diete sortu Ana Galarraga Aiestaran eta Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek, izan ere berdintasun ikuspegirik ez dute kasu askotan.
"Egunero ikasten da zerbait" atala ari da gorpuzten entzuleen ekarpenekin eta azkenaldiko albiste zientifiko-teknologikoei ere erreparatu diete Elhuyarreko dibulgatzaileek.
19. Argaltzeko farmako miragarriak
Sare sozialetan bolo-bolo dabiltza argaltzeko botika miragarriak. Hainbesteko eskaerarekin, diabetikoek, benetan farmakoak behar dituztenek zailtasunak izan dituzte hauek eskuratzeko. Eta ez da hori sortzen duten arazo bakarra, ezta gutxiagorik ere. "Uhin Ultramoreak" baliatu dituzte farmako horiek aztertzeko Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek, umorea eta zorroztasun zientifikoa uztartuz. Atala osatzeko, albiste zientifiko-teknologikoen berri eman dute, eta zalantzan jarri dute zenbait baieztapenen egiazkotasuna.
Atal berria estreinatu dugu denboraldi berrian: "Egunero ikasten da zerbait" Aldizkari zientifikoetatik kanpotik ere iristen baita ezagutza zientifiko-teknologikoa; adibidez, podcastaren entzuleen aldetik. Zuk ere jakinarazi sare sozialen bitartez ekarpenen bat baduzu.
36. Elikadura eta dietak, noren mesedetan?
35. Lur eta Ilargi ahizpen harremana
34. Botiken bigarren aukera arrakastatsua
33. Merkatua osasunaren kontra
32. Menopausiaren tabuaren kontra
31. Mineral kritikoak
30. Mina eta gabezia
29. Sexu jazarpena zientzian
28. Plastikozenoa
27. Ilargia zabortegi
26. Sinestesia, pertzepzio areagotua
24. Inoiz egin behar ez ziren esperimentuak
23. Txatbotaz maiteminduta
22. Fentaniloaren krisia
21. Hilekoaren negazionismoa
20. IgNobel sariek ipurdia bistan
19. Argaltzeko farmako miragarriak
Iradokizunak
Uhin Ultramoreak
Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da. Maiz, zientziaren arloan ezkutuan geratu den emakumearen ikuspegiari arreta berezia jarri nahi diote Elhuyarreko bi dibulgatzaileek.
Uhin Ultramoreak
Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da. Maiz, zientziaren arloan ezkutuan geratu den emakumearen ikuspegiari arreta berezia jarri nahi diote Elhuyarreko bi dibulgatzaileek.
EHU - Ekinean
"EHU-Ekinean" podcastean ikerlariak jartzen dira erdigunean. Zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki eta historikoki baztertu izan diren emakumezkoak batez ere. Baita ikerketa bereziak egiten dituztelako albiste gune ez diren ikerlariak ere. EHUk eta Elhuyarren arteko elkar-lana.
Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” podcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Sailarekin elkarlanean egina.
Gladysen haritik
“Gladysen haritik” bideopodcastak teknologiaren eta ingurune digitalaren esparruan ari diren emakumeak ekarriko ditu lehen planora, haien lana ez ezik, haien ibilbidea, jakin-minak, zaletasunak eta mundua ikusteko modua ezagutzeko.
Elene Mendizabal informatikari eta eduki sortzaile zumaiarrak gidatuko ditu solasaldiak, aurkezpen formaletatik eta curriculum-zerrendetatik aldenduta. Gonbidatuek zer egiten duten jakiteko, baina batez ere nor diren, zerk mugiarazten dituen eta nola iritsi diren dauden lekura.
"Gladysen haritik", EITB Audioren ekoizpen bat da, Puntueus eta EHUko Informatika Fakultatearekin elkarlanean egina.
PrebenTIK
IKT eta sare sozialek ezkutatu ditzaketen arriskuetaz ohartarazi nahi duen podcasta da "PrebenTIK". Fikzioaren bidez, arrisku kasu errealak lantzen dira eta hauetan oinarrituta azaleratzen dira adibideak, egoera zail horiei nola aurre hartu eta prebentzioaren garrantziaz ohartarazteko. Tresnak eskura jartzea da helburua.


