loading

34. Botiken bigarren aukera arrakastatsua

Uhin Ultramoreak

34. Botiken bigarren aukera arrakastatsua

Viagra sildenafiloaren izen komertziala da. Garatu zutenean, asmoa bularreko angina arintzeko erabiltzea zen. Hain zuzen sildenafiloaren bidez, bularraldera doan odol-fluxua handitu nahi zuten, eta horixe lortu zuten, baina ez bularraldean, baizik eta gizonen zakilean. Entsegu klinikoen parte-hartzaileetan eragin nabarmena zuela konturatuta, botikaren jomuga aldatzea erabaki zuten, eta erabilera arrakastatsuagoa eman zioten: erekzio disfuntzioa tratatzera bideratu zuten. Baita asmatu ere! "Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetan, bigarren aukera izan duten botiken adibide gehiago jaso dituzte Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek.