loading

29. Sexu jazarpena zientzian

Uhin Ultramoreak

29. Sexu jazarpena zientzian

Zientzia-mundua ez da burbuila bat, objektibotasunarekin eta neutraltasunarekin erlazionatzen da, eta zaildu egiten du gizarteak pentsatzea eremu horretan ere badagoela sexu-indarkeria, sexu-jazarpena edo boterekeria. Izan ere, zientziaren eremuak oso sistema hierarkikoa du eta gainera prekarioa, batez ere arlo feminizatuetan. Horregatik, emakume jazartuek, salaketa jartzeko ohiko zailtasunez gain, ibilbide profesionalean ondorioak izateko beldurra ere izaten dute, jazarpena, normalean, bertikala izaten baita. "Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetan jazarpen mekanismo horiek azaleratu dituzte, kasu errealen bidez Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarraga Aiestaranek. Zientziari lotutako albisteek eta "Egunero ikasten da zerbait" tarteak ere badute lekua, podcastaren entzuleen ekarpenak bilduz.