loading

70. Nobel Sarien kontra

Uhin Ultramoreak

70. Nobel Sarien kontra

Nobel Sariei “Uhin ultramoreak” pasa gabe ere, bistakoa da gizonek gizonak azpimarratzeko sariketa dela. Norbaitek esango du: eta zer inporta du? Fundazio pribatu baten ekimena da. Nahi dutena egin dezatela! Ez da ba horrela. Nobel Fundazioak, XXI. mendean genero-arrakala onartezina izanik, publikoki onartu zuen dibertsitatea areagotzeko neurriak hartuko zituela. Bestetik, jarduera zientifikoan parte hartzea Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean jasota dago, eta sari hauek erreferenteak sortzen dituztenez, Ipar Globaleko gizon zuri ez den oro erreferenterik gabe uzten dute. Atala osatzeko, hurbileko zientzialari emakumezko batek, NUPeko Aitziber Calléja Satrustegik bere doktore tesian barazki hostodunei lotuta egin duen ikerketa aipatu nahi izan dugu.