loading

3. Prestatu eta ekin!

Zapla!

3. Prestatu eta ekin!

Hiztunak ahalduntzeko tailerretan lantzen diren hainbat baliabide ezagutu ditugu "Zapla!" podcastaren hirugarren atalean. TELP tailerrak gidatzen urteak daramatzan Inaxio Usarralde hizkuntza aholkulariak eskaini dizkigu baliabide horiek. Eta June Fernandez kazetaria ere izan dugu atal honetan, bere hizkuntza hautuak noiz eta nola egin dituen azaltzen. "Zapla!" podcasta, Euskararen Topaguneak, Euskaraldiaren testuinguruan, hizkuntza ohiturak aldatu eta euskarazko praktika linguistikoak indartzeko tresna da.