loading

4. Erabilera erosorako guneak

Zapla!

4. Erabilera erosorako guneak

Hiztunek euskara praktikatzeko gune babestuak izateak duen garrantzia landu dugu "Zapla!" podcastaren laugarren atalean. Era guztietako entitateek gune horiek sortzeko eman ditzaketen urratsak zeintzuk diren azaldu digu Elhuyar aholkularitzako eragilea den Maddi Etxebarriak. Bi testigantza ere jaso ditugu atal honetan. Batetik, Puntueus fundazioko Lorea Arakistainek interneten egiten ditugun hizkuntza hautuak aipatu dizkigu. Eta bestetik, Su ta Gar taldeko Aitor Gorosabel bere hizkuntza hautuen gainean aritu zaigu. "Zapla!" podcasta, Euskararen Topaguneak, Euskaraldiaren testuinguruan, hizkuntza ohiturak aldatu eta euskarazko praktika linguistikoak indartzeko tresna da.