loading

10. Literaturaz, Arantxa Urretabizkaia eta Alaine Agirre

Zubiak

10. Literaturaz, Arantxa Urretabizkaia eta Alaine Agirre

Bilboko Azkuna Zentroan elkartu ditugu Arantxa Urretabizkaia eta Alaine Agirre idazleak. Gazteenak aukeratu du elkargunea, Gutun Zuria eta areto honetan egiten diren kultur jarduera ugariak aintzat hartuta. Hori bai, Arantxarekin elkartu behar zuela aurrez jakin izan balu, lorategi bat aukeratuko zuela adierazi dio argi eta garbi. Sortzaile biek irakurri dute asko txikitatik. Alaineren kasuan, gordelekua izan dira liburuak; Arantxa, ezkutatu ere egiten zen irakurketan murgiltzeko. “Literatura da, oso gutxiri asko interesatzen zaigun zerbait” bat datos ideia horrekin. "Zubiak" podcastean gizarteko arlo edo esparru berean aritzen diren bi protagonista ezagun elkartu ditugu, jakintza eta eskarmentua elkarren artean parteka dezaten, nork bere belaunaldiari dagokion ikuspegitik, eta bakoitzaren eskarmentutik ezagutzaren zubiak jarraitu dezan.