loading

4. Folk Loraldiaz, Maixa Lizarribar eta Hekthor Folk

Zubiak

4. Folk Loraldiaz, Maixa Lizarribar eta Hekthor Folk

Folkaz aritzeko, Nafarretera etorri gara, "Zubiak" podcastaren gonbidatuetako baten museo etxera hain zuzen ere. Maixa Lizarribar trikitilaria hurbildu da Hekthor Folkekin solastera. Belaunaldi arteko elkarrizketa interesgarri bezain xelebrea sortu da. "Panderoa bateria da" bezalako esaldiak ahoskatu dituzte. Eta Folk kuttunak aurrera egin dezan bide berriak urratzeko beharra ikusten dute biek. Nondik jo behar du eta zein da euskal folkaren etorkizuna? "Zubiak" podcastean gizarteko arlo edo esparru berean aritzen diren bi protagonista ezagun elkartu ditugu, jakintza eta eskarmentua elkarren artean parteka dezaten, nork bere belaunaldiari dagokion ikuspegitik, eta bakoitzaren eskarmentutik ezagutzaren zubiak jarraitu dezan.