18. Joserra Senperena: Doinuen alfabetoaz idazten du
Seat 600 baten tamainako pianoa dauka egongelan aparkatuta. Beti afinatuta, badaezpada ere. Gros auzoan daukan etxea musika eginaz ordaindu du, eta maite du ofizioa.
"Existentzia minorrak" bakarkako diskoaren aurkezpen lanetan dabil orain, Victoria Eugenia Klubean goiz bakar batean grabatutako piano piezekin osatutako disko luzea. Baina bakarka aritzeaz gainera, beste musikarien laguntzaile gisa ere ibili izan da; tartean, Bide Ertzean, Fito y los Fitipaldis, Duncan Dhu edo Sabinarekin.
Ezagutu du estadio betearen oihartzunak eragiten duen oilo ipurdia, eta baita jazz clubaren zurrumurru ixila ere. Euskal Herrian gutxi dira musikaren mundua berak bezain sakon ezagutzen dutenak. Etxeko ateak zabaldu dizkigu.
49. Gari Garaialde, leiho txikitik begira
Txikitatik liluratu zuen argazki kamerako leiho txikiak. Familiako etxean bakarra zuten, eta ahal zuen guztietan sartzen zuen begia txulotik. Baina ez zuen argazkilari izateko gogo berezirik. Horretara Sorotan Bele taldeak eraman zuen, furgoneta zuria gidatzen kontzertuz kontzertu ibiltzen baitzen Gari Garaialde Hondarribiako taldea garraiatzen.
Kontzertu bateko argazkiekin egin zuen bere lehen argitalpena Argia astekarian. Bostok Photo taldeko kidea da eta argazki kazetari lanetan urteak eman ditu. Orain Zinemaldian, orain manifa batean eta gero Anoetako estadioan. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.
48. DJ Makala, doinuen eta erritmoen arkeologoa
Itsasontzi bat dirudi Mikel Unzurrunzaga Schmitzen etxeak. Sukaldera sartu eta bi leiho borobiletatik itsasoa ikus daiteke. Harro eta apartsu, negua iragartzera baletor bezala, haserre da gaurkoan. Olatuen orroa entzuten da uneoro bere kamarotetik.
DJ Makala melomanoa da, Euskal Herriko disko jartzaile ezagunenetakoa. Munduko musikek eta batez ere musika beltzak txunditzen du. Eta azken bi urteetan 70. hamarkadako euskal rock progresiboa eta psikodelia ikertzen ibili da. "Katebegiak" disko liburua da lan horren emaitza.
47. Xabier Erkizia, gauean ikusten ikasi du
Soinu mota ezberdin bakoitzerako bere mikrofono berezia du maleta beltz batean Xabier Erkiziak. Eta hala ibiltzen da orain sumendiak grabatzen, orain ur azpian eta gero idi gurdien hotsaren bila. Hain zuzen ere hots horren bueltan egin du "O Gemer" film dokumentala, 2021eko Zinemaldian aurkeztu zuena. Bere etxea soinu laborategi bat da, gailu akustikoz betea. Irratiak, sintetizagailuak eta streamingari boikota egiteko erabiltzen duen Ipod zahar bat. Interferentzia artean, topatu dugu lekua solaserako.
Jantzi kaskoak eta adi!
46. Tytti Thusberg: ardiengatik etorri zen amodioagatik geratu
Oraingo protagonista finlandiarra da eta goi joskintza ikasi zuen. Moda diseinuan dabil buru belarri lanean eta slow fashion mugimenduaren lehen bultzatzaileetako bat izan zen. Material birziklatuak erabiltzen ditu bere artelanak egiteko eta antzerkirako zein operarako jantziak sortzen ditu, besteak beste. Ezaguna da Slowbag izeneko proiektua, zeinetan segurtasun uhalak saskigintzako txirikordatze teknikekin uztartuta poltsak egiten baititu. Atal honetan Tytti Thusberg moda diseinatzailearen etxean sartu gara.
Jantzi kaskoak eta entzun!
45. Goizalde Landabaso, enbaxadore hodeiertzean
Bilbo hiriaren amaiera batean, Ibaizabal estutzen hasten den lekuan bizi da Goizalde Landabaso. Kazetaria eta idazlea da eta hainbat liburu argitaratu ditu; hala nola, eleberria, poesia eta saiogintza. Urtero bi aldiz ospatzen du urtebetetzea eta 2007az geroztik Radio Euskadin lan egin du. Bera da erdal hedabide batean euskalgintzak izan lezakeen konplize onena. Zabaldu ditzagun bere etxeko ateak.
Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
44. Miren Azkarate, makillajerik gabe
Titular asko atera genitzake hemerotekatik atal honetako anfitrioiaz. Gehienak Eusko Jaurlaritzako sailburu eta bozeramaile izan zen garaikoak dira. Edo lehen emakume euskaltzain bihurtu zenekoa. Akademiatik politikara salto egiteko hautua egin zuen Ibarretxe lehendakariak deituta, eta bi legegintzaldi egin zituen ordezkari publiko gisa.
Harro dago egindakoaz, nahiz eta, politikan bi legealdi bi hamarkada adina izan. Orain bere etxean hartu gaitu, bere bulegoan. Patxadaz hitz egiteko. Makillajearen beharrik gabe.
43. Joseba Irazokiren etxean bazkari bat
Mahaiaren bueltan dugu menua. Sardiñak oliotan eta oilaskoa labean patata erre eta piperrekin. Eta Rafael Berrioren omenezko ardo beltza. "Ser autor de culto da para vino corriente", dio etiketak. Atal honetan kultuzko sortzaile batekin batera bazkaldu bitartean egingo dugu.
Joseba Irazokiren Berako etxean sartuko ditugu mikrofonoak. Elkarrizketa egiten dugun unean "III"' diskoa kaleratu berri du, baina, bakarkako ibilbideaz gain hamaika musikariren alboan egin du lana. Oholtza txiki zein handietan. Estadioetan eta gaztetxeetan.
42. Nagore Legarreta, argiarekin magia egiten du
Nagore Legarretak poto, kutxa eta poxpolo kaxekin argazki kamerak eraikitzen ditu. Eta gero haien zulo nimiñoetatik argia harrapatu eta uneak izozten ditu. Emakume biluziak, Indiako merkatuak, hondartzetako siestak. Guztiak betikotuak. Hernaniko Portuan, lehendik bisitatu genuen etxe bateko atariaren parean dago artista honen bizitokia. Amonarena zen etxea eta orain bere egiteko prozesuan da. Mudantza oraindik amaitzeke, etxeko ateak zabaldu dizkigu eta sukaldeko mahaian jarri ditugu mikrofonoak.
Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
41. Jabier Muguruza, poesiaren hauspoaz
Irungo Pilar kalean bizi da Jabier Muguruza, Alberdania argitaletxearen egoitzatik gertu. Akordeoiarekin birtuosoa eta hitzekin jostaria bera, adituek intimista bezala definitu dute bere bakarkako diskografia. Hamaika musikarirentzako jo du akordeoia, Delirium Tremens, Kortatu, Xabier Lete, Antton Valverde edo Imanol Larzabalentzat, besteak beste. Etxean maitatua, baina baita Katalunia aldean ere, ibilbide oparoa egin du musikaren zein literaturaren alorrean. Etxeko ateak zabaldu dizkigu, solasaldirako prest.
Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
40. Hedoi Etxarte: Ekialdetik dator, gauetik dator
Idazlea eta itzultzailea, poeta eta pentsalaria. Liburu-dendaria eta editorea. Gauza asko da Hedoi Etxarte. Elkarrizketa egin dugun sasoian kaleratu du "Sortaldekoak" (2021, Susa) liburu ederra. Bere azken bigarren poema liburua. Eta Iruñeko Donibane auzoko bere etxeko ateak zabaldu dizkigunean, berriz, asteazken goiza da, langileak beharrean daude eta mikak hegan. Sukaldeko mahaian egin dugu solasaldia.
Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
39. Gorka Bereziartua, boligrafo gorriaz idazten du
Hogeita hemeretzigarren atalean ofiziokide batek zabaldu digu atea. Argia astekariko kazetaria da, kazetari zorrotza, kritikoa. Boligrafo gorria astintzen duen horietakoa. Mihian kiorik gabe hitz egiten duena. Euskal kultur kazetaritzako luma nabarmenetako bat ezbairik gabe. "Ez gara neutralak" argitaratu zuen 2019an, Argia astekariaren 100 urteko ibilbidea eta kazetaritza jorratzen zuen liburu interesgarria. Normalean istorioen atzetik ibili ohi bada ere, atala grabatu dugun sasoian eszedentzian harrapatu dugu, aita izan baita berriki. Etxeko saloi argitsuan egin dugu elkarrizketa.
Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
38. Bernardo Atxaga, behitasunaren apologia
Etxeko azken solairua oso osorik liburutegi egina du Bernardo Atxagak. Teilatua liburuok babesteko espresuki eraikia balego bezala. Apenas dago ezer liburuekin zer ikusirik ez duenik. Butaka bat, mahai txiki bat eta lanpara, irakurtzeko oinarrizkoa den argia emango diona. Solairu bat beherago, bere bulegoan, jarri ditugu mikrofonoak eta hitz egin dugu laguntasunaz, auzoaz eta iluntasunaz, besteak beste. Atxagaren Zalduondoko etxean sartu gara.
Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
37. Maria Jauregi Lasa, memoria txatalak elkartzen
Duela 21 urte ETAk tiroz erail zuen Maria Jauregiren aita, Juan Mari Jauregi, Gipuzkoako Gobernadore Zibil ohia. Bizitza zeharkatu zion hilketa hark eta Maixabel Lasa amarekin batera ahots propioz hitz egin izan du biktimen kolektiboan. 2018an eskaini zuen bere lehenengo elkarrizketa eta ordutik erreferentzia bihurtu da elkarbizitzari eta memoriari dagokionean. Bilboko etxeko ateak zabaldu dizkigu.
Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
36. Gaizka Insunza, abesti bilatzailea
Gernikako juntetxetik oso gertu bizi da Gaizka Insunza, Audience taldeko abestigile eta musikaria. Melomano hutsa da eta etxera sartu orduko senti daiteke musikarekiko duen pasioa. Bi piano ditu: bata zaharra eta desafinatua, bestea berriz abestiak egiteko erabili ohi duena, fina eta doinu ederrekoa. Gitarrak, teklatuak, eta diskoak. Disko mordoa paretetako apalategietan.
Etxeko ateak zabaldu dizkigu eta hona hemen emaitza.
35. Maite Larburu, musikarekin irakurtzen du iragana
Hamasei urtez Holandan bizi ostean, Hernanira porturatu da Maite Larburu. Portua auzora hain zuzen ere, amona bizi zen etxera. Musika barrokoa ikasi du Amsterdamen eta Europako hamaika orkestrarekin jo izan du biolina.
Antzinako musika ikertzen duen ororen lana da XVII. Mendean musika nola jotzen, ulertzen eta entzuten zen asmatzen saiatzea. Ia obsesio bihurtzeraino. Animalien tripekin egindako biolinaren kordak erabiliz, doinuera edo testura sonoro jakin baten bila. Edo Mamutaren letaginekin arku dantzarinaren akaberak egitea, esaterako.
34. Iñaki Peña, bizitza edo azkenengo bidaia
Egunero begiratzen dio heriotzari begietara Iñaki Peñak. Medikua da Arrasateko Ospitalean eta zaintza aringarrietan egiten du lana. Paliatibista ere esaten zaio. Bere ofizioaz aparte hiru dokumental zuzendu ditu heriotza ardatz dutenak; hurrenez hurren, "Aulki Hutsak". "Saminetik bakera" eta "Mendian hil, hirian hil". Argi du bere ofizioa ez dela sendatzea, edo ez hori bakarrik. Bidelagun izatea dela hein batean, laguntzaile bizitza den azkenengo bidaia honetan.
Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
33. Jakoba Errekondo, lurrari eman eta lurretik hartu
Agronomoa eta paisajista da Jakoba Errekondo. Ezaguna egingo zaizu idatzi dituen landareen inguruko liburuengatik, edo akaso Euskadi Irratian 1985etik egiten duen kontsultategia medio. Oriotik Usurbilera doan errepidea eskuinetara utzi eta sagarrondo sailak igarota, Urkamendi bidearen amaieran dago Jagoba Errekondoren baserria. 20 urte baino gehiago darama bertako lurrei eman eta bertako lurretik hartzen. Etxeko ateak zabaldu dizkigu.
32. Jose Ramon Etxebarria, denborari denbora
Pentsatzea burua nekatzea da Jose Ramon Etxebarriarentzat (Gernika, 1948). Astia behar da pentsatzeko, kontzeptuak ulertzeko eta ikasteko. Arrapaladan bizi garen garaiotan patxadaren aldarria egiten die bere ikasleei. Ingeniaritza ikasi zuen, doktorea da fisikan eta euskara teknikoaren garatzaile eta bultzatzaile garrantzitsuenetako bat izan da.
Irakasle gisa nabarmendu den arren, Eusko Legebiltzarreko Herri Batasunako parlamentari izan zen lehen legegintzaldian eta 2006an euskaltzain urgazle izendatu zuten. Eusko Ikaskuntzak 2020an Manuel Lekuona Saria eman zion. Santutxuko bere etxeko ateak ireki dizkigu.
31. Ana Arsuagaren pintzela, Verde Pratoren ahotsa
Ana Arsuagak arte ederrak ikastea erabaki zuen bere institutuko orientatzailearen aholkua jarraitu gabe, eta Bilbon igaro du azken hamarkada. Arte plastikoak lantzeaz gain musika ere izan du bizibide, Serpiente eta Mazmorra proiektuetan lehenik eta Verde Prato bezala orain. "Kondaira eder hura" diskoa plazaratu berri du eta orain hasiko da zuzeneko kontzertuak eskaintzen.
Mudantza amaitu berritan, oraindik egongela kutxaz betea duela zabaldu dizkigu bere Tolosako etxeko ateak.
30. Xabier Peritz Mendizabal, Euzkitze baserrikoa
Bertsoa etxeko sukaldean entzun zuen lehenengoz Xabier Euzkitzek. Aitaren eta amaren arteko zirtoak eta Gloria Fuertesek espainiar telebistan egiten zituen hitz joko eta errimak oso ondo oroitzen ditu azkoitiarrak. Oso bizkor iritsi zen plazetan handienekin abestera, eta agian bizkorregi utzi zuen oholtza, arrazoi politikoak medio.
Telebistan karrera oparoa egin du aurkezle gisa 80ko hamarkada amaieratik gaurdaino, aitzitik, ez dio inoiz uko egin bertsolariaren tituluari. Zarauzko bere etxean sartu ditugu mikrofonoak.
29. Maite Artola, ahotsa bide eginaz
Atal honetako anfitrioiaren ahotsa ezaguna egingo zaizu entzule, besteak beste, Afganistango gerra kontatu zuelako Kandahar hiritik, Bigarren Intifada Palestinatik edo Obamaren garaipena Chicagotik. Euskadi Irratiko goizetako ahotsa da Maite Artolarena, "Mezularia"n lehenik, "Faktoria"n gero eta "Goizak Gaur" albistegietan gero.
Artolaren etxera sartuko gara Ibarrak eta Tolosak elkar besarkatzen duten mugan. Eta bere ahotsa bide bihurtuko dugu azken hamarkadetako istorioetan barneratzeko. Bazatoz? Jantzi kaskoak eta adi!
Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
28. Isabel Cadenas Cañon, isiltasunaren arrakaletatik
Madrilgo Lavapiés auzoan bizi da Isabel Cadenas Cañón basauritarra. Isiltasunaren arrakaletan arakatzen ibili da azken urteotan eta horren emaitza da ‘De eso no se habla’ podcast ederra. Audiogintza du ogibide eta Euskadi Irratian, Deutsche Welle irrati alemaniarrean eta Radio Ambulanten kolaboratu du, besteak beste.
"Poética de la ausencia" saioaz gain, bi poema liburu argitaratu ditu: "Irse" eta "También eso era el verano". Doktorea da Ikasketa Kulturaletan eta Historia Kulturala irakasten du New York Universityn, baina, akademiatik ihesean dabil azken boladan. Etxeko ateak zabaldu dizkigu.
27. Aitor Merino, Espainiaren erdigune geografikoan bizi da
Badira 30 urte inguru Aitor Merino aktore eta zinemagilea Madrilen bizi dela. Ez edonon gainera, Espainiaren erdigune geografikotik 100 metrora du bere habia. "Asier eta Biok" pelikularekin espainiarrei Euskal Herria azaltzen saiatu zen eta orain ‘Fantasia’ amaitu du, bere familiaren barrunbeak erakutsiko dituen dokumentala. Komeni zaionean donostiarra da, nahi duenean iruñarra eta aitortzen du madrildarra ere badela. “Madril oso handia da, Madril asko daude hiriaren barruan”, dio. Guk berea ezagutuko dugu.
Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
26. Iban Urizar ‘Amorante’, folklorea eta autotunea besarkatuz
Hamaika proiektutan entzun dugu Iban Urizarren tronpetaren hotsa. Musikaria da, musika irakaslea eta, batez ere, aita. ‘Amorante’ gisa sinatzen du bere bakarkako proiektuan, Rodrigo Amarante eta Enrique Morente musikarien nahasketatik sortutako ezizena, bere filiak argiki salatzen dituena. Pandemiak Elgoibar gorriz margotu duen egun batean egin dugu hitzordua musikariaren gotorlekuan.
Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
25. Juan G. Andres eta "Barruan gaude"ren ahizpa bikia
"Estamos dentro" podcasta gidatuko duen Juan G. Andres (@Foteropanico) kazetariaren etxean sartu gara. Erredakzioak mehar-mehar, erdi hutsik, dauden garaiotan kazetaritza ogibide duin bihurtzeko abilezia du Andresek. Hainbat hedabidetan idatzi izan du eta Zinemaldian lanean aritzeaz gainera audiogintzan ere sartu da buru belarri. Jarri kaskoak eta entzun!
Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
24. Joxe Mari Agirretxe: Irriaren militantea
Joxe Mari Agirretxek (Lasarte-Oria, 1964) pailazogintzari eman dio bizitza osoa. Ezagunagoa egingo zaizu agian bere pailazo izengoitia: Porrotx. Aitarekin boxeoa ikusten zuen Urtainen garaian, eta Xabier Arzalluzen mitinetara laguntzen zion baita.
Gazterik, Jarrain sartu eta Herri Batasuneko zinegotzia izan zen Lasarte-Orian. Garaiotan hasi zuen baita bere pailazo ibilbidea Takolo, Pirritx eta Porrotx hirukotean. Azkenean pailazogintza ogibide bihurtu eta urte mordoa darama irriaren militante lanetan. Belaunaldi batek baino gehiagok egin du barre Porrotxekin. Orain Pirritx, Porrotx eta Marimototsek osatzen dute hirukoa, eta sekulako lantaldea dute atzean. Agirretxek bere baserriko ateak zabaldu dizkigu, sartu nahi?
23. Luistxo Fernandez: Ni naiz Spartacus
Luistxo Fernadez (Eibar, 1966) Egunkariaren sortzaileetako bat da. Kazetaria. Baina teknologiaren oihanera salto egin zuen, haren lilurak erakarrita, lagun batzuekin batera Codesyntax sortu zuenean. Ozpina da, garratza, eta era berean sinpatikoa eta jatorra. Hori bai, ez espero zurikeriarik haren partetik.
"Etxepare Porno: Zibernetika euskaratzeko metodoa" liburua idatzi zuen 1998ean, eta Sustatu.eus 2001ean, baina euri gehiegi egin du ordutik. Orain Egunean Behin plataforma ospetsuaren arduradunetako bat da. Snookerraz, ADN mitokondrialaz eta internetez hitz egin dugu, besteak beste. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.
22. Beñat Sarasola: Liburu bakoitzak du bere lekua
Beñat Sarasola 1984an jaio zen Donostian. Nekez topa zezakeen NAN txartelean zizelkatzeko urte aproposagorik. Literaturak apasionatu izan du gazte gaztetatik eta, idazlea izateaz gainera, kritikaria eta unibertsitateko irakaslea ere bada.
Poesiatik eleberriaren generora egin du salto "Deklaratzekorik ez" (Susa, 2019) lan ederrarekin. Bere etxeko apalategietan nekez topatuko duzu tartetxo bat, aitzitik, liburu bakoitzak du bere lekua. Harkaitz Canoren belaontzitik oso gertu bizi da, Egia auzoan, eta berak ere katamaraneko ateak zabaldu dizkigu. Sartu nahi?
21. Arantxa Iturbe: Irratia da bere etxea
Euskadi Irratiko uhinetan entzuten da Arantxa Iturberen (Alegia, 1964) ahotsa 80ko hamarkadatik. Bere etxera gonbidatuko gaituen galdetu eta erantzun digu erredakzioa dela bere habia. Iturbek dio, mikrofono, estudio eta bulego arteko leku hori duela etxetzat aspaldidanik.
Kultura maite du eta berau egin du ogibide, irratian eta idazle gisa. Entzule fina da, galderak egiten dituenak entzuten ere jakin behar baitu. "Arratsean" saioa amaitzen den azken segundoan den dena bere lekuan dagoela sentitzea orgasmoaren parekoa dela aitortu digu Alegitarrak. Hala ote?
20. Rafa Rueda: Akorde minor baten ostean
Bizitzaren pentagraman akorde minor baten ostean maiorra etorri liteke. Edo beste minor bat gehiago, agian. Rafa Ruedak (Mungia, 1972) ondotxo daki hori, urte ugari bait daramatza musikaren oihanean bizitzen. Abeslaria, ekoizlea, eta Euskal Herriko gitarrista finenetako bat da mungiarra.
PiLT metal talde ospetsua sortu zuen 1992an eta bakarka diskografia oparoa osatu du azken hamarkadetan. Ez da saski bakarreko sagarra, eta hainbat musika estilo landu ditu; besteak beste, metala, folka, popa edo elektronika, baina, berak ez du sailkapenen neurrietan sartzea gustuko. Orain Mungiako bere etxeko sotoan eraiki du estudioa. Bertan igarotzen ditu orduak musika egiten, doinuekin eta testurekin jolasean. Etxeko ateak zabaldu dizkigu, sartu nahi duzu?
19. Itziar Ituño: Bizitzan errebeldea,fikzioan polizia
Itziar Ituño aktorea da. "Goenkale"n egiten zuen Nekane Beitia ertzainaren papera zela-eta ezagutu zuen Euskal Herriak, eta orain 'La Casa de Papel' telesail arrakastatsuko Raquel Murillo poliziaren azalean jarri delako egin da famatua mundu osoan. Egunetik gauera milaka eta milaka zale batu ditu Instagramen 2,4 milioi jarraitzaile izatera (2019ko azaroa) iritsi arte. Influencerra izanagatik ere zenbait lan galdu ditu, espainiar ultra eskuinak bultzatutako boikot kanpainak direla medio. Polemikoaren etiketa jarri diote, baina, horrek Netflix etxeari bost axola. La Casa de Papelen 4. denboraldia iragarri dute jada, eta Murillo inspektoreak pisuzko papera izaten segiko du bertan.
'Hil Kanpaiak' Imanol Rayoren pelikulan parte hartu du Eneko Sagardoy aktorearekin batera. Deskantso egunak dituen arren, bere etxeko ateak zabaldu dizkigu, sartu nahi?
17. Izaro Andrés: Limoiari kosk!
Azken denboran gehien nabarmendu den euskal abeslaria da Izaro Andrés (Mallabia, 1993). Bizkaitarra izanagatik ere Donostian bota ditu erroak, eta maite ditu hiriburuko izkinak eta ezkutalekuak.
Bere etxeko ateak zabaldu dizkigun egunean Franco diktadorea zulotik atera dute eta El País egunkariak argitaratu du "Invierno a la vista" 2020ko urtarrilean kaleratuko duen "Limones en invierno" diskoaren singela. Abesti egilea izateaz gainera enpresa bat ere sortu du, eta musika ogibide bihurtzea lortu du Mallabiarrak. Etxeko saloian, limoien artean, hasi dugu solasaldia.
16. Juanan Larrañaga: Bizitza futbolari emana
Futbolari baten handitasuna ez da neurtzen etxeko atarian duen autoaren zaldietan. Ezta etxearen kalibrean ere. Juanan Larrañaga (1958, Loiola, Azpeitia) da honen adibide.
Errealarekin kopa bat eta bi liga irabazi zituen, besteak beste, azpeitiarrak. Futbol zaharraren eta berriaren arteko zubitik igaro zen, Atotxa mitikoa eraitsi eta Anoeta estreinatuz 93-94 denboraldian. Hain zuzen ere, botak eskegi zituen urte berean. Gerora EITBn esatari lanetan aritzeaz gain, entrenatzaile eta zuzendari teknikoa ere izan da hainbat taldetan.
Astigarragako Mundarro taldean dabil orain. Bere etxeko atea igaro, eta korridoretik egongelara egin dugu bidea. Bertan egingo dugu solasaldia.
15. Josebe Blanco: Pikunietako artzaina
Pikunieta baserria pinudiek inguratutako larre batean paratzen da, itsaso mailatik 500 metrora-edo. Gertuen dagoen herria 7,5 kilometrora dago eta hego haizeak zakar jotzen du udazkenean. Bertan bizi da Josebe Blanco artzaina.
Duela bost urte utzi zuen irakaskuntza artaldearen eta etxaldeko lanen kargu egiteko. Eta oso zoriontsu da. Bere ukuiluko ateak zabaldu dizkigu eta bertan egin dugu solasaldia. Garoz egindako ohatzean.
Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
14. Mikel Urdangarin: Margolariaren semea
Kim Jong-Il-en heriotzaren ostean Ipar Korean sortu den egoerak ez gaitu asko kezkatzen Europa aldean, baina Asian kezka handia eragin du. Hego Korean sortu du kezka gehien bat Kim Jong-Un buruzagi berriak norabide erasokorragoa hartuko ote duen beldur direlako. Hego-korearrek ondo gogoan dute azken urtebetean Ipar Koreak gerra-ontzi bat urperatu eta uharte bat eraso dietela.
13. Harkaitz Cano: Idazlearen belauntzian, haizeak nondik jo
Egia auzoan, igogailurik iristen ez den zortzigarren pisu batean du habia Harkaitz Canok (Lasarte, 1975). Saizarbitoriak txabolismoaren Donostia deitu zuen teilatu itsasoaren ertz batean. Eguzkia islatzen du uralita zaharrak, eta argi paregabea sartzen da iluntzean.
Sukaldetik bulegora pasatzeko derrigorrez makurtu behar da, koskorrekoa hartu nahi ez baduzu behintzat. Bost axola zion horrek Canori atezainaren etxearen erdia erosi zuenean. New Yorketik itzuli berria zen, eta EITBren fikzioetako gidoien ordainsariarekin lortu zuen etxea erostea. Zenbat aldatu diren gauzak, kamarada.
12. Mikel Iturria: Ortiz, Chirbes eta oinarrizkora bidaia bat
Oinarrizkora itzulera aldarrikatzen du Mikel Iturriak (Irun, 1968). Donostiako Antiguon bizi da eta "Eibarnauta" elastikoarekin dabil sareetan. Lehenengo euskal blogarien artean da, 'Harrikadak' (Pedradas gaztelaniaz) bitakorarekin.
Orain liburu-denda independenteetan bira egiten dabil "Javier Ortiz, talento y oficio de un periodista" (Ediciones Akal, 2019) liburua aurkezten. Bertan kazetari ezagunaren artikuluak bildu ditu. Atea zabaldu ditu eta leihoa itxi dugu hizketan hasi aurretik.
Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
11. Fermin Muguruza: Batzutan amodioarekin, bestetan aldiz, gorrotoarekin
Irungo betiko auzoan, Humo tabernatik oso gertu, bere etxeko sukalderaino sartu gara. Fermin Muguruza (Irun, 1963) ikono bat da, musikala, politikoa eta bitala, eta 56 urteak beteta, oraindik ere ez du galdu jendea asaldatzeko gaitasuna.
Seme alabak ditu gidari eta bidelagun, eta haien bitartez heldu da trapa ezagutu eta ulertzera, eta betiko legez, guztioi aurrea hartzera. Jaialdiz jaialdi, zinemaz zinema dabil munduan zehar 'Black is Beltza' animazio pelikula besapean daramala. Orain Taipei, gero Kuba... Gaur arte egin dugun "Barruan gaude" luzeena duzu honako podcasta.
10. Andoni Egaña: Errimatu ezin den bertsolaria
Zarauzko etxeko ganbaran du lantokia Andoni Egañak (Zarautz, 1961). Bertan tabako beltzaren hatsak itsasten du dena; Bertsolari Txapelketa Nagusiko 4 txapelak, hamaika sari eta liburuz betetako apalategiak. Ganbara hartantxe idatzi ditu Berrian argitaratu dituen zutaberik ederrenak.
Ez du sakelakorik eta ezta nahi ere. Emaila edo urtean egiten duen 180 plazak dira berarekin harremanetan jartzeko modurik zuzenena. Bat-batean, 10-8 silabako neurrian hasi dugu berbaldia.
Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
9. Eneko Sagardoy: Pantailan handia, aurrez aurre erraldoia
Bilbon bizitzen bi hilabete baino ez daramatza Eneko Sagardoyk (Durango, 1994) elkarrizketa hau egin diogunean. HBO ekoizten ari den "Patria" telesailak ekarri du Madrildik Euskal Herrira. Fernando Arambururen eleberria egongelako mahai gainean du, beste hainbat irakurgairekin batera, eta lanpetuta bizi da azken aldian
Ez da gutxiagorako, izan ere, 'Handia' filma egin eta Goya saria irabazi ostean modako aktorea bihurtu da. Telesailak eta pelikulak ikustea bere lanaren zati da, bertako giro eta keinuak arretaz begiratzea, pertsonaia berrien osagaien bila. Kontuz, pantailan erraldoia badirudi ere, aurrez aurre askoz ere handiagoa da.
8. Imanol Agirre Illarramendi: Liburuen dealerra eta oheburuko terapeuta
Garoa liburu-dendak 70eko hamarkadan zabaldu zituen ateak. Flor Illarramendik ez zekien hamarkada askotan Zarauzko arnasgune izango zena zabaltzera zihoala, ala agian bai, agian bazekien, ameslarienak soilik egin dezakeen eran.
Alzheimer lazgarri bat medio, Imanol eta Eneko Agirre anaiek hartu zuten Trinitate kaleko denda, eta amaren bertuteak berenak eginda eraman dute gaur den erreferentziazko kultur gunea izatera. Imanol Agirre semeak zabaldu dizkigu etxeko ateak, Garoakoak alegia. Sartu nahi?
7. Begoña Del Teso: Banpiroak, Morante de la Puebla basurdearen hozkada
Donostiako Gros auzoko Gloria kalean bizi da Begoña Del Teso (Donostia, 1955). Zinema kritikaria izateaz gain Diario Vasco egunkarirako egunero elkarrizketa bat egiten du. Dagoeneko 4600 pertsona elkarrizketatu ditu, baina, ez du grabagailurik erabiltzen.
Banpiroen zale amorratua da eta zezenketak maite ditu: "Okerrago oraindik, Morante de la Puebla gustatzen zait", dio. Aitzitik, bandera errepublikarra dauka etxeko korridorean eta ezkertiartzat du bere burua. Bere etxean sartzea Tim Burtonen pelikula batera sartzea bezalakoa da. Sartu nahi?
6. Iratxe Fresneda: Irudien absolutismoaren aurka
Irudiak, argia eta kontaerak ditu aztergai Iratxe Fresneda (Arrigorriaga, 1974) EHUko irakasleak. Ikus-entzunezkoak ikertzen ditu. Lars Von Trier zinemagilearen lanetan agertzen diren emakumeen estereotipoak aztertu zituen bere doktore tesian.
Danimarkarrak eraman du, nolabait, iparraldeko herrialdeetan ekoizten diren lanen lorratzera, eta hortik ekarri du "Lurralde hotzak" (Cold Lands) bere azken zinta. Youtube ez zaio gehiegi interesatzen, eta irudien absolutismoaren aurkako borroka egiten du bere. Etxeko ateak zabaldu dizkigu eta te kikara bat eskaini. Dastatu nahi?
Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
5. Alain Urrutia: Zuritik beltzerako ortzadarraz margotzen du bizitza
Berlin hiri berreraiki bat da. Bigarren Mundu Gerrako arrakalak eta zauriak ikusi eta ukitu daitezke oraindik bertan. Haietako batean egin du habia Alain Urrutiak (Bilbo, 1981). Euskal arte eszenan distira gehien egiten duen argietako bat da bera.
Londresetik Berlinera mugitu du estudioa, eta Espainiar Estatuko bi galerista ezagunekin dabil lanean. Urtero doa Madrilgo ARCO arte azokara. Zuritik beltzerako ortzadarraren bitartez kontatzen du mundua, zuriz eta beltzez janzten da, zuri eta beltzez bizi. Schonhauser Allen duen etxeko ateak zabaldu dizkigu. Sartu nahi duzu?
Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
4. Miren Arzalluz: Modaren hiriburuan enbaxadore
Pariseko Palais Galliera modaren museoko zuzendaria da Miren Arzalluz. Historia ikasi zuen lehenik, nazioarteko politika gero eta azkenik modara bideratu zuen bere ikasketa prozesua. Modak txunditzen du, eta batez ere, janzkerek atzean ezkutatzen dituzten sekretu, kontu eta istorioek.
Bere aita Xabier Arzalluz da, Euskal Herriko politikak azken hamarkadetan izan duen ikono garrantzitsuenetarikoa eta nolabait haren itzal handiarekin elkarbizitzen asmatu du Mirenek. Bide oparoa da egin duena, Pariseko txoko batera eraman duena. Etxeko ateak parez pare zabaldu dizkigu. Sartu nahi duzu?
Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
3. Lander Arretxea: Nola sortu youtuber bat alderdi baten enkarguz?
Milenial belaunaldiko gaztea da Lander Arretxea, baina gazte izanagatik ere, hainbat hedabidetan kolaboratu du. Besteak beste, Garoa liburu dendan, Argian eta ZuZeun aritu da kazetari lanak egiten. Orain Berriako 'Ekografiak' zutabea idazten dihardu, astean bitan. Gainera euskal ikus-entzunezkoen panoraman azken aldian izan den proiektu freskoenaren sortzaile da Kepa Matxain eta Unai Gaztelumendirekin batera. Hiru Damatxo kolektiboak 'Gure Bazka' seriearekin aurkeztu zuen beren burua eta gerora "Super Txope" youtuberra sortu zuten, Sortu alderdiaren enkarguz. Ordutik ez dira gelditu.
Bartzelonako Born auzoko bere etxeko ateak zabaldu dizkigu. Beste bi lagunekin konpartitzen du habia, baina, haiek ez daude etxean.
2. Ilaski Serrano: Euskal musikarien bidaia laguna
Herri txikia du ihesbide. Gotorleku batzuetan, lasaitasun urmael bestetan. Eta hiria du lantoki, gozagarri. Bizitza osoa sinisten duen horretan lanean darama Ilaski Serranok, eta 90. hamarkadan musikari eta banda askoren hasieretan parte hartu zuen. Euskadi Gaztean lehenik, eta ETB 1ean gero. Bere etxeko maratilan giltza sartu eta atea zabaldu digu.
Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
1. Felix Arkarazo: ''Vegeta'' da San Mameseko esataria
Bikoiztaile ezaguna da Felix Arkarazo eta txikitako marrazki bizidun askotako pertsonaiek beren ahotsetik hitz egin izan dute. Askok Goenkaleko ertzain buru bezala ezagutu zuten, aktorea ere bada eta. Athletiken golak ozen iragartzen ditu San Mamesen. Bera da "Barruan gaude" saioko lehen protagonista. Bilboko etxeko ateak zabaldu dizkigu. Bere etxean sartu nahi duzu?
Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
49. Gari Garaialde, leiho txikitik begira
48. DJ Makala, doinuen eta erritmoen arkeologoa
47. Xabier Erkizia, gauean ikusten ikasi du
46. Tytti Thusberg: ardiengatik etorri zen amodioagatik geratu
45. Goizalde Landabaso, enbaxadore hodeiertzean
44. Miren Azkarate, makillajerik gabe
43. Joseba Irazokiren etxean bazkari bat
42. Nagore Legarreta, argiarekin magia egiten du
41. Jabier Muguruza, poesiaren hauspoaz
40. Hedoi Etxarte: Ekialdetik dator, gauetik dator
39. Gorka Bereziartua, boligrafo gorriaz idazten du
38. Bernardo Atxaga, behitasunaren apologia
37. Maria Jauregi Lasa, memoria txatalak elkartzen
36. Gaizka Insunza, abesti bilatzailea
35. Maite Larburu, musikarekin irakurtzen du iragana
34. Iñaki Peña, bizitza edo azkenengo bidaia
33. Jakoba Errekondo, lurrari eman eta lurretik hartu
32. Jose Ramon Etxebarria, denborari denbora
31. Ana Arsuagaren pintzela, Verde Pratoren ahotsa
30. Xabier Peritz Mendizabal, Euzkitze baserrikoa
29. Maite Artola, ahotsa bide eginaz
28. Isabel Cadenas Cañon, isiltasunaren arrakaletatik
27. Aitor Merino, Espainiaren erdigune geografikoan bizi da
26. Iban Urizar ‘Amorante’, folklorea eta autotunea besarkatuz
25. Juan G. Andres eta "Barruan gaude"ren ahizpa bikia
24. Joxe Mari Agirretxe: Irriaren militantea
23. Luistxo Fernandez: Ni naiz Spartacus
22. Beñat Sarasola: Liburu bakoitzak du bere lekua
21. Arantxa Iturbe: Irratia da bere etxea
20. Rafa Rueda: Akorde minor baten ostean
19. Itziar Ituño: Bizitzan errebeldea,fikzioan polizia
17. Izaro Andrés: Limoiari kosk!
16. Juanan Larrañaga: Bizitza futbolari emana
15. Josebe Blanco: Pikunietako artzaina
14. Mikel Urdangarin: Margolariaren semea
13. Harkaitz Cano: Idazlearen belauntzian, haizeak nondik jo
12. Mikel Iturria: Ortiz, Chirbes eta oinarrizkora bidaia bat
11. Fermin Muguruza: Batzutan amodioarekin, bestetan aldiz, gorrotoarekin
10. Andoni Egaña: Errimatu ezin den bertsolaria
9. Eneko Sagardoy: Pantailan handia, aurrez aurre erraldoia
8. Imanol Agirre Illarramendi: Liburuen dealerra eta oheburuko terapeuta
7. Begoña Del Teso: Banpiroak, Morante de la Puebla basurdearen hozkada
6. Iratxe Fresneda: Irudien absolutismoaren aurka
5. Alain Urrutia: Zuritik beltzerako ortzadarraz margotzen du bizitza
4. Miren Arzalluz: Modaren hiriburuan enbaxadore
3. Lander Arretxea: Nola sortu youtuber bat alderdi baten enkarguz?
2. Ilaski Serrano: Euskal musikarien bidaia laguna
1. Felix Arkarazo: ''Vegeta'' da San Mameseko esataria
0. Pilotua. Izaskun Perez: Zer demontre da podcast bat?
Iradokizunak
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
Gorroto
“Gorroto” podcastak hate-ean du oinarria, pertsonon grisetan. Besteekin gaudenean isilik gordetzen ditugun iritzi edo pentsamenduak mahai gainean jartzeko gunea da, terapia egiteko lekua, beti ere umoretik.
Izan ere, gorrotoa da mundua mugiarazten duen indarretako bat, Maider Uriarte podcasteko gidariaren ustez. Gorrotatzea ez dago gaizki, irizpiderik ez izatea da gaizki dagoena. Psikologoaren kontsultan baleude bezala, gorrotoa marraztuko dute gonbidatuek.
"Gorroto" podcasta ULU Mediak ekoitzi du EITB Mediarentzat.
Nork Nori Noiz?
Badalaben podcasta da “Nork Nori Noiz?¨, mahai baten bueltan, bikoteka eta parez pare jartzen diren bi pertsonen arteko solasa, edo jolasa.
Bertan aurkituko dituzten karta joko eta bestelako objektuek eskainiko dieten espazio ludikoa gorputzez, etorkizunaz, hizkuntzaz, sorkuntzaz eta nahi bestez hausnartzeko.
GUAUk eskaintzen dizun edukia, Badalab-en podcasta da eta Hiru Damatxok ekoitzi du.
Benetan zabiz?
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatuta entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik hasita, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko.
Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia.
