loading

9. Eneko Sagardoy: Pantailan handia, aurrez aurre erraldoia

Barruan gaude

9. Eneko Sagardoy: Pantailan handia, aurrez aurre erraldoia

Bilbon bizitzen bi hilabete baino ez daramatza Eneko Sagardoyk (Durango, 1994) elkarrizketa hau egin diogunean. HBO ekoizten ari den "Patria" telesailak ekarri du Madrildik Euskal Herrira. Fernando Arambururen eleberria egongelako mahai gainean du, beste hainbat irakurgairekin batera, eta lanpetuta bizi da azken aldian Ez da gutxiagorako, izan ere, 'Handia' filma egin eta Goya saria irabazi ostean modako aktorea bihurtu da. Telesailak eta pelikulak ikustea bere lanaren zati da, bertako giro eta keinuak arretaz begiratzea, pertsonaia berrien osagaien bila. Kontuz, pantailan erraldoia badirudi ere, aurrez aurre askoz ere handiagoa da.