loading

43. Joseba Irazokiren etxean bazkari bat

Barruan gaude

43. Joseba Irazokiren etxean bazkari bat

Mahaiaren bueltan dugu menua. Sardiñak oliotan eta oilaskoa labean patata erre eta piperrekin. Eta Rafael Berrioren omenezko ardo beltza. "Ser autor de culto da para vino corriente", dio etiketak. Atal honetan kultuzko sortzaile batekin batera bazkaldu bitartean egingo dugu. Joseba Irazokiren Berako etxean sartuko ditugu mikrofonoak. Elkarrizketa egiten dugun unean "III"' diskoa kaleratu berri du, baina, bakarkako ibilbideaz gain hamaika musikariren alboan egin du lana. Oholtza txiki zein handietan. Estadioetan eta gaztetxeetan.