loading

28. Isabel Cadenas Cañon, isiltasunaren arrakaletatik

Barruan gaude

28. Isabel Cadenas Cañon, isiltasunaren arrakaletatik

Madrilgo Lavapiés auzoan bizi da Isabel Cadenas Cañón basauritarra. Isiltasunaren arrakaletan arakatzen ibili da azken urteotan eta horren emaitza da ‘De eso no se habla’ podcast ederra. Audiogintza du ogibide eta Euskadi Irratian, Deutsche Welle irrati alemaniarrean eta Radio Ambulanten kolaboratu du, besteak beste. "Poética de la ausencia" saioaz gain, bi poema liburu argitaratu ditu: "Irse" eta "También eso era el verano". Doktorea da Ikasketa Kulturaletan eta Historia Kulturala irakasten du New York Universityn, baina, akademiatik ihesean dabil azken boladan. Etxeko ateak zabaldu dizkigu.