loading

6. La Txama, lorik egiten ez duzunean

Benetan zabiz?

6. La Txama, lorik egiten ez duzunean

Hau kaosa! “Benetan zabiz?” bideopodcastera bigarren aldiz etorri dira atal honetako gonbidatuak: La Txama taldeko Tuli El Bachatuli eta Aitor Valcarlos! Aurrez etorri zirenetik aldaketa asko izan dituzte haien bizitzetan: Valcarlos aita izan da eta Tulik ezin izan du Argentinan artzaina izateko ametsa bete. Taldearen disko berria, Vol.2, kalean da! Aitortu dute albuma EHko artista ezagun batek ekoitzi diela eta, bestalde, norbaitek beraien azken lana zapuzteko ahalegina egin zuela. Zertarako deitu diote Janus Lesterri? Zergatik haserretu dira Aitziber eta Malenekin? Nor sartu dute Arrosaliren izozkailuan? Zergatik ezkondu dezake jendea Valcarlosek? Lehen baino lo gehiago egiten du guraso denetik? Behiekin obsesionatuta dago Tuli? Ez galdu atal ero hau!