loading

Van Goghen piano maitemindua

Lizardiren baratza

Van Goghen piano maitemindua

Igor Arzuaga Gumuzio zendu da, 50 urte zituela. Laudioko Areata auzoan 1976an jaioa, musikarako dohaina zuen. 13 urterekin hasi zen bere lehen kantuak sortzen. 2002an argitaratu zuen lehen diskoa: Argi izpi bat. Orduz geroztik, diskografia aberatsa osatu zuen, bere kabuz eta autoekoizpenaren bidetik dozenatik gora disko plazaraturik. Ibilbide oparoko musikaria izanagatik ezaguna, poesia, gogoetak, marrazkiak, antzerkia eta bestelakoak landu zituen ere. Artista estimatua bezain estigmatizatua, ez zuen esaten sortzea terapia zenik, baina, bai, bizirik sentitzeko modu handi-handi bat, bizi errebeldia baten alde.