loading

Aireko poeta

Lizardiren baratza

Aireko poeta

Xalbador aireko bertsolaria zen, bertsoak egiteko modu abstraktuagoa zuena, filosofoa, poeta, pentsamendu politiko sakonekoa, begiak itxita kantatu ohi zuena. "Begiak itxita" kantatu ohi zuen Fernando Aire 'Xalbador' bertsolariak, "aurrean zuena ikusi nahi ez balu bezala, beste zerbait amestuko balu bezala”, Pako Aristi idazleak esan bezala. Hala gorde dute garaiko argazki askok, begiak itxita eta eskuak bizkarrean, hain berea zuen posean. Hil zen 1976an 57 urte zituela, hain zuzen Urepelen omenaldia egin zioten egunean, baina haren jardunaren eta ahotsaren oihartzuna mende erdi geroago bizi-bizi dago: Urepeldarrak etorkizunari kantatzen zion.