loading

2. Lagunekin, baina bakarrik

Ez hain ondo

2. Lagunekin, baina bakarrik

Bakardadea omen da XXI. mendeko pandemiarik handietakoa. Baina ez da bakarrik gaudelako, soilik. Batzuetan, bakardade hori senti dezakegu baita gertuko lagunekin gaudenean ere. Zein da emozio horren jatorria? Nola kudeatu dezakegu? Edo nola jokatu lagunen bat hala sentitzen dela kontatuz gero? Gaiaren ertzak arakatu ditu Irati Perez psikologoak, Ane Zuazubiskarren galderetatik abiatuta. "Ez hain ondo" emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da.