5. Ardura afektiboa
Modako hitza da: ardura afektiboa. Gure harremanak zaintzeko dugun erantzukizunaz hitz egiteko erabiltzen dugu: bikote harremanak, noizbehinkakoak, laguntasunezkoak… Baina ez da erraza oreka aurkitzea.
Zenbateraino da gure ardura bestearen mina? Nola jokatu dezakegu bestearekiko enpatiaz, baina gure beharrak alboratu gabe? Gaian arakatu dute Irati Perez psikologoak eta Ane Zuazubiskarrek podcastaren atal honetan, ardura horri neurria hartzeko tresnen bila.
"Ez hain ondo" emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da.
8. Badakigu ezetz esaten?
Eta zuk, badakizu ezetz esaten? Gustatzen ez zaizkigun jokabideak ikustean edo guri ez dagozkigun betebaharrak ematen dizkigutenean, bi aukera dauzkagu: desadostasuna adierazi, edo barruan gorde. Ariketa zaila da gure buruari eta besteei mugak jartzea, baina beharrezkoa, harreman osasuntsuak eraiki nahi baditugu.
Horretarako gakoen bila aritu da Irati Perez psikologoa, Ane Zuazubiskarren galderei segika.
"Ez hain ondo" emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da.
7. Sarean estaltzen duguna
Gehiago edo gutxiago, denok egiten dugu: sarean zer erakutsi erabakitzen dugunean, errealitatearekin bat ez datorren gure identitatea ari gara sortzen. Baina, zer dago horren atzean? Nola eragiten digu horrek gure autoestimuan? Zoriontasuna erakutsi beharrak gure tristezia areagotzen du? Halako galderetan arakatu dute Irati Perez psikologoak eta Ane Zuazubiskarrek atal honetan.
"Ez hain ondo" emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da.
6. 30 urteko krisia
30 urteak gerturatzen ari dira, eta bat-batean, zalantzek hartu dute zure burua. Nahi dudan bizitza ari ote naiz bizitzen? Garaiz nago aldaketak egiteko? Hau da nahi dudana? Edo espero nuena?
"30en krisia" esaten zaiona antsietate iturri da askorentzat, baina baita autoezagutzarako aitzakia ere. Estualdi horren arrazoiei begira jarri dira Irati Perez eta Ane Zuazubiskar atal honetan, eta bidean, ahalegindu dira krisialdiak zabaltzen dituen aukerei begiratzen.
"Ez hain ondo" emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da.
4. Gometxa gorria; eta toxikoa ni banaiz?
Red flag kontzeptua ahoz-aho darabilgu orain. "Ez Hain Ondo"n euskarara ekartzeko proposamena daukagu: gometxa gorria. Baina izenak izen, badira, benetan, norbaitengandik urruntzeko adierazten diguten seinaleak? Zeintzuk dira? Bada gometxa laranjarik? Edo berderik? Zer egin jokabide toxikoak dituena gu geu bagara?
Halako galderei bueltaka aritu da Irati Perez psikologoa, Ane Zuazubiskarren iruzkinek gidatuta.
"Ez hain ondo" emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da.
3. Erru hau ez da nirea
Sexua, desira eta plazerarekin lotzen dugun hitza da. Baina ez beti. Emakume askok bizi dugu, edo bizi izan dugu sexua lotsarekin edo erruarekin lotuta.
Jaso dugun motxila horren jatorrietan arakatu ostean, hori eranzteko formularen bila aritu dira Irati Perez eta Ane Zuazubiskar atal honetan. Nola kendu dezakegu zama hori gainetik, sexuaz gozatzeko nahi dugun eran eta nahi dugunarekin?
"Ez hain ondo" emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da.
2. Lagunekin, baina bakarrik
Bakardadea omen da XXI. mendeko pandemiarik handietakoa. Baina ez da bakarrik gaudelako, soilik. Batzuetan, bakardade hori senti dezakegu baita gertuko lagunekin gaudenean ere. Zein da emozio horren jatorria? Nola kudeatu dezakegu? Edo nola jokatu lagunen bat hala sentitzen dela kontatuz gero?
Gaiaren ertzak arakatu ditu Irati Perez psikologoak, Ane Zuazubiskarren galderetatik abiatuta.
"Ez hain ondo" emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da.
1. ''Joder, berriro?''
Gertatuko zitzaizun zuri ere: batzuetan, gure buruak antzeko egoerak behin eta berriz errepikatzen ditu: pertsona berdintsuekin lotzen, antzeko harremanak eraikitzen... baita dinamika horiek kaltegarriak direnean ere. Zergatik gertatzen zaigu hau? Atera daiteke ustezko bukle horretatik?
"Ez hain ondo" emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da.
8. Badakigu ezetz esaten?
7. Sarean estaltzen duguna
6. 30 urteko krisia
4. Gometxa gorria; eta toxikoa ni banaiz?
3. Erru hau ez da nirea
2. Lagunekin, baina bakarrik
1. ''Joder, berriro?''
Iradokizunak
Ez hain ondo
"Ez hain ondo" emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da. Irati Perez psikologoak gure emozioen gora-beherak arakatzen ditu Ane Zuazubiskar kazetariaren galderetatik abiatuta. Nola zaude? Erantzunak "ondo" baino erantzun luzeagoa eskatzen duenerako eta ezinegonak baretzeko eta gure burua gurpil horretatik ateratzeko.
Zulora
Etxabeak, lonjak, lokalak, txokoak, bajerak, sotoak. Zuloak, finean. Horrelako tokietan biltzen gara egunero Euskal Herriko gazte asko. Bertan aurkitzen dugu espazioa gure kideekin egon eta gure kezkez, ezinez, pozez eta arazoez hitz egiteko.
Ane Zuazubiskar da zulo horietan sortzen denaren inguruko solasaldien gidari.

Fakirraren ahotsa
Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta trukean, arreta jasotzera ohitu. Horixe egiten du Imanol Lurgainek bere ahotsarekin, kantagintza konprometitua besarkatu eta frankismoaren kontra borrokan hasi, “Fakirra” goitizenarekin. Baina, ahotsarekin batera aldatuz joango da bere ikuspegia eta bidaideekiko harremana ere. Borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan zehar.
Zuzia irenstean erretzen ez dena da Fakirra, minari eztarrian behera bultzatzen diona. Zein ote du benetako ahotsa?
Susak 2018an egindako argitalpenetik eskaintzen dizu audioliburua EITB Mediak.
Agertokiak
“Agertokiak”, gazteen gogoetak biltzeko elkargunea da. Gazteek, beren eskarmentutik, inguratzen dituzten eguneroko gai eta emozioak plazaratzeko gunea. Xabier Madariaga kazetariak bideratzen du solasaldia, gazte arruntek, gazteen gaien inguruan dituzten ikuspuntu eta gogoetak podcast ataletan banatzeko.
Benetan zabiz?
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako asmoz sortua. Astez-aste gonbidatu ezberdin batekin solasten dira, aho bizarrik gabe.
Oihane Alonsoren esku dago produkzioa eta edizio lana. ON TIMEk egiten du ekoizpena.
Arrastoan
Arrastoan audio esperientzia bat da; oinez, edo etxeko sofatik bizi daitekeena. Hirian barrena egiteko ibilbide zehatz bat proposatzen du atal bakoitzak, hasiera eta amaiera jakin batekin. Errealitatea eta fikzioa nahasten diren geruza narratibo honi esker, sekula ikusi eta entzun ez ditugun bezala biziko ditugu lekuok. Hiriekin daukagun harremana berrinterpretatu, eta soinuak daukan indarra agerian uzten du "Arrastoan" podcastak.
Salda badugu
Beti esan izan da, euskaldunoi saltseoa asko gustatzen zaigula, baina, orain arte, ez da inor ausartu saltsa horretan sartzen.
Ainhoa Etxebarria eta Alexander Padilla gara eta “Salda Badugu” bideopodcastean Euskal Herriko famatuak elkarrizketatuko ditugu, bizi dituzten krisialdi existentzialei burufamaz galdetu, eta beraien saltsa guztiak komentatzeko. Hori guztia salda goxo-goxo bat hartu bitartean.