loading

7. Sarean estaltzen duguna

Ez hain ondo

7. Sarean estaltzen duguna

Gehiago edo gutxiago, denok egiten dugu: sarean zer erakutsi erabakitzen dugunean, errealitatearekin bat ez datorren gure identitatea ari gara sortzen. Baina, zer dago horren atzean? Nola eragiten digu horrek gure autoestimuan? Zoriontasuna erakutsi beharrak gure tristezia areagotzen du? Halako galderetan arakatu dute Irati Perez psikologoak eta Ane Zuazubiskarrek atal honetan. "Ez hain ondo" emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da.