loading

6. 30 urteko krisia

Ez hain ondo

6. 30 urteko krisia

30 urteak gerturatzen ari dira, eta bat-batean, zalantzek hartu dute zure burua. Nahi dudan bizitza ari ote naiz bizitzen? Garaiz nago aldaketak egiteko? Hau da nahi dudana? Edo espero nuena? "30en krisia" esaten zaiona antsietate iturri da askorentzat, baina baita autoezagutzarako aitzakia ere. Estualdi horren arrazoiei begira jarri dira Irati Perez eta Ane Zuazubiskar atal honetan, eta bidean, ahalegindu dira krisialdiak zabaltzen dituen aukerei begiratzen. "Ez hain ondo" emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da.